2026-10-03
HomeIrakaskuntzaSukalde eta garbitzaileakHezkuntza Sailak sukaldari eta garbitzaileen egoerareko duen jarrera onartezina salatu du LABek

Hezkuntza Sailak sukaldari eta garbitzaileen egoerareko duen jarrera onartezina salatu du LABek

Hezkuntza Sailean, sukaldari eta garbitzaileen kolektibo osatzen duten langileek bizi duten egoera salatzeko elkarretaratzea burutu du gaur LABek, Lakuan.

Era sistematikoan ez dira ordezkapenak betetzen. 616 pertsonek osatzen dute plantila, langile finkoek zein ordezkoek osatuta. Plantilaren %40a prekarietatean kokatzen da (2000. urtetik OPE gabe). 1000 pertsona osatutako lan poltsa bat dago eta denak lan kontratu baten zain daude. Baimen eta bajak ez ordezkatzea ulergaitza egiten zaio LABi.

Betetzen ez den ordezkapen bakoitzak lan kontratu gabe gelditzen den pertsona bat suposatzen du, eta esan beharra dugu azken hilabetean Bizkaian 40 pertsona kontratu gabe gelditu direla, eta kontratu hauek aparteko orduekin bete direla.

LABi Departamentuaren jarrera onartezina iruditzen zaio, enpleguaren aldeko planak bolo-bolo zabaltzen dituen bitartean zerbitzu publikoen kudeaketan eta eraginkortasunean ez baititu eginbeharrak betetzen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...