2026-11-02
HomeEkintza SindikalaGipuzkoako Foru Aldundiaren baitako Lurralde Oreka Berdeko Departamentua indartzeko eskatzen dugu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitako Lurralde Oreka Berdeko Departamentua indartzeko eskatzen dugu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitan nekazaritza, landa garapena, natura ingurunea eta lurralde oreka bultzatzeaz arduratzen den Lurralde Oreka Berdea departamentuko langileak hainbat urte daramatzate beren lan-baldintzetan ezartzen dizkieten atzera-urratsak pairatzen, eta egoera onartezin horren aurrean mobilizatzen ari dira. Oraingoa zazpigarren mobilizazio astea dute, eta gaur manifestazioa egin dute Zarautzen.

Hala, azken urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitan gertatzen ari den egoera kezkagarri bati argi eta ozen erantzuteko izan da gaurko mobilizazioa. Lurraldeko landa eremuaren, mendien eta naturaren kudeaketa ez da edozein kontu: herritarroi zuzenean eman beharreko zerbitzu publikoa da, eta horren kalitatea, gardentasuna eta kontrol publikoa ezin dira arriskuan jarri.

Hala ere, bulegoetan eta eguneroko lanetan argi ikusi dugu Lurralde Oreka Berdeko Departamentua urtez urte ahultzen joan dela. Langile publikoen kopurua murriztu den bitartean, funtzioak eta ardura gero eta handiagoak dira. Egoera hau ez da kasualitatea: administrazioaren egitura ahultzen den heinean, inguruan sortu diren fundazio eta erakunde sasi-publikoek gero eta pisu handiagoa hartu dute, administrazio paralelo baten modura jokatzeraino.

Horrek guztiak ondorio zuzenak ditu:

Zerbitzu publikoaren kalitatea arriskuan jartzen da.
Gardentasuna galtzen da, erabakiak herritarren kontrol demokratikotik urruntzen direlako.
Diru publikoa kanpora bideratzen da, departamentuko barne finantziazioa murrizten den bitartean.
Eta, azken batean, pribatizazio prozesu ezkutua indartzen da, herritarren interesen kaltetan.

Guk, bulegoetan lan egiten dugunok eta herritarrek, argi daukagu: zerbitzu publiko sendo, eraginkor eta gardena nahi dugu, eta hori soilik lor daiteke baliabide publikoak indartuz, langileak behar bezala hornituz eta kudeaketa zuzena administrazioaren esku mantenduz.

Horregatik, gaur hemen eskatzen dugu:
Departamentua indartzea.
Langile publikoen egitura eta baliabideak berreskuratzea.
Fundazio eta administrazio paraleloen bidezko pribatizazio bideari amaiera ematea.
Herritarren interesak lehenestea, eta ez bestelako interesak.

Gure mezua argia da:

Gure lurraldea, gure natura eta gure zerbitzuak ez dira negozio aukera bat. Herritarron eskubideak dira, eta horrela defendatuko ditugu.

PRIBATIZAZIORIK EZ. ZERBITZU PUBLIKOAK INDARTU!!!!!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....