2026-02-03
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaHerrien elkartasuna Italiako USB sindikatuarekin

Herrien elkartasuna Italiako USB sindikatuarekin

Euskal Herriko LAB, Galizako CUT, Intersindical Canaria eta Herialde Katalanetako Intersindical CSC eta COS sindikatuek, guztiok Munduko Federazio Sindikalean afiliatuak, Italiako USB sindikatuari eta orokorrean Italiako langile klaseari, gaur martxoak 25erako deituta duten greba orokorrari begira gure elkartasuna adierazi nahi diogu.

Denok ezagutzen dugu Italiak bizi duen egoera lazgarria eta Koronavirusaren krisiak Italiarrentzat eta, bereziki, langile klasearentzat dakartzan kontseilu izugarriak.

Unione Sindacale di Base (USB) sindikatuak greba orokorrera deitu du, benetan funtsezkoak ez diren jarduera guztiak gelditzea premiazkoa delako, lanean jarraitu beharko duten langile guztiak defendatzeko, eta langileen eskubideak duten guztiak benetan babestu ahal izateko. Langile kopuru handi batentzat egoera lazgarria da, langile asko maiz baldintza jasanezinetan lan egitera behartuta ikusten ari baitira patronalaren etengabeko mehatxuen pean.

Adierazpen hau sinatzen dugun sindikatuok gure nazioetan ere funtsezkoa ez den jarduera ekonomiko oro gelditu egin behar dela eskatzen ari gara, eta ez baitu inolako zentzurik langileok kutsaduraren arriskua saihesteko kalera atera ezin izatea, baina, hala ere, egunero lanera joan behar izatea. Hala ere, kapitalaren interesen aurrean bizitzeko eskubidea babestu behar dela aldarrikatuko duen klase sindikalismoak PSOE eta Podemosen Espainiako Gobernuarekin topo egin du, zeinak nazioen kontrol zuzena bere gain hartuta gure autogobernua ezabatu duen eta ekonomia geldiarazteari uko egin dion, beste behin patronalaren interesetara makurtuz.

Sindikatu sinatzaileok, beste herrialdetako klaseko sindikatuekin batera, hala nola Italiako Unione Sindacale di Base sindikatuarekin, langileok krisiaren ondorioak ordain ez ditzagun aldarrikatzen eta borrokatzen jarraituko dugu eta guztion artean bizitza erdigunean jarriko duen eredu bat eraikitzen jarraituko dugu, auto-suntsipenera garamatzan egungo eredu kapitalista neo-liberalari aurre egingo diona.

Horregatik guztiagatik, gaurko greba orokorra erakustaldi masiboa izatea espero dugu, eta langile klasearen indarrarekin gaur egun Italiak bizi duen egoera korapilatsu hau gainditu ahal izatea. Zuekin gaude.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...