Etiquetak Elkartasuna

Etiketak: elkartasuna

Idazkaritza Feministatik gogor gaitzetsi nahi dugu Palestinako GUPWko idazkari nagusi Khitam...

Gure kezka eta amorrua adierazi nahi dugu atxiloketa honen aurrean eta egunotan Zisjoradaniako hainbat eremuetan aurrera eramaten ari dituzten sarekadengatik, zeinak helburu argia duten, Palestinar herriaren aldeko defentsan dauden aktibistak beldurtu eta zigortzea.

Elkartasuna adierazi nahi diegu Jaro operazioan auzipetutako guztiei

Berriro ere Espainiako Auzitegi Nazionalean burutuko den epaiketa politiko baten aurrean gaude, kasu honetan, Galizako independentismoa kriminalizatzeko helburua duen epaiketa politiko bat, alegia. Terrorismoa goratzea, eta erakunde kriminal bateko kide izatea leporatzen diete, eta lau eta hamabi urteko kartzela zigor eskariari aurre egin behar diote.

Azerbajanek Artsakh-eko errepublika erasotu izana salatzen dugu

Azkeneko egunetan jakin dugu Azerbaijanek Artsakh-eko errepublika erasotu duela. Eraso hauetan biztanleria zibila erasotu dutela eta Artsakh-eko hiriburua den Stepanakert eta mugako egonlekuak erasotu dituztela ere jakin dugu.

Elkartasuna USB sindikatuarekin eta Italian hezkuntza sektorean borrokan dauden langile guztiekin

LABek babesa adierazi die Italiako USB sindikatuari eta Italiako hezkuntzaren sektorean borrokan ari diren langileei. LAB bezala Munduko Federazio Sindikaleko kide den USB sindikatuak honako aldarrikapenekin greba orokorra deitu du irailaren 24rako eta irailaren 25erako: ikasgeletara segurtasunez itzultzea, osasun-neurriak bermatuko dituzten espazioak egokitzea eta irakaskuntzako langileek beren lana lehen egunetik osasunerako inolako arriskurik gabe egin ahal izatea.

Gure babes eta elkartasun osoa luzatzen diogu Uruguain gaurko deitutako greba...

PIT-CNT zentral sindikal historikoak ordezkatzen duen Uruguaiko mugimendu sindikal bateratuak gaurko irailaren 17rako greba orokor bat deitu du. Euskal Herritik, LAB sindikatuak, greba orokor deialdiari bere elkartasun eta babes osoa bidaltzen dio eta mugimendu sindikal bateratuaren aldarrikapenak bere egiten ditu.

Urtero legez, 1973ko Txileko estatu kolpea gogoan dugu irailaren 11ren etorrerarekin

Urtero, irailak 11 iristean,Txilerekin pentsatzen dugunean eta Augusto Pinochetek 1973an eman zuen estatu kolpea gogoratzen dugunean, bihotza asaldatzen zaigu.

25. Isiltasunaren Martxa Uruguain

Gaurko egunarekin, maiatzaren 20an, Uruguain Isiltasun Martxaren 25. urteurrena betetzen da, eta horregatik LAB sindikatutik gure elkartasun eta babes guztia...

Borrokan dauden Asturieseko EBHI enpresako langileekin elkartasuna

LAB sindikatutik beren eskubideen aldeko borrokan dauden EBHIko langileei elkartasun eta babes ohar hau helarazten diegu. Distantzia geografikoak eta pandemia garaian mugitzeko ezintasunak...

Herrien Munduko Federazio Sindikalaren adierazpena, Venezuelako gertakarien harira

Munduko Federazio Sindikalaren Herrien koordinadorak Venezuelako herriaren burujabetzaren eta bere erakunde demokratikoen defentsan eta bakea, demokrazia eta egonkortasuna, Venezuelan eta erregioan kolokan jartzen...