2026-10-13
HomeEkintza SindikalaGreba eguna izan dute Nafarroan; mahai negoziatzailea Gipuzkoan

Greba eguna izan dute Nafarroan; mahai negoziatzailea Gipuzkoan

Borrokan dira Hego Euskal Herriko helduen egoitzetako langileak. Bada, greba eguna izan dute Nafarroan, hitzarmen duin baten defentsan. Bizkaian eta Araban ere daude borrokan, eta, Gipuzkoan, Lan Harremanen Kontseiluan elkarretaratzea egin dugu sindikatuok Donostian. Izan ere, mahai negoziatzailea bildu da bi urte geroago, berriro hitzarmena negoziatzen hasteko, hainbat greba egunen ostean. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak bazter utzi du hitzarmenaren negoziazioa: 16 urte hitzarmenik gabe eta egutegirik ez

Gaur, urriak 13, Eusko Jaurlaritzako eta Organismo Autonomoetako langileen ordezkaritzaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren arteko alorreko mahaia bildu da. LAB sindikatuan oso larritzat jotzen dugu Lan Harremanetako zuzendari berriak bertan azaldu duen jarrera.

Instalazioen narriadura larriaren eta segurtasun-bermerik ezaren ondorioz Arraizko TMB plantan beste istripu bat izan dela salatzen dugu

LABetik publikoki salatzen dugu Bilbon kokatutako Arraizko tratamendu mekaniko-biologikoko plantan (TMB) izandako gertakaria, enpresa kudeatzaileak ezkutatu egin nahi izan duena.

Greba Orokorraren erregistroa egin dugu gaur

Azaroaren 11ko greba orokorrak Euskal Herritik Euskal Herrirako deialdia izan behar duela sinetsita, gaur grebaren erregistroa egin dugun LAB, ELA, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU...