2026-09-21
HomeEkintza SozialaCAFeko enpresa Batzordeak Kutxabanken pribatizazioaren aurrean erabateko gaitzespena agertu du

CAFeko enpresa Batzordeak Kutxabanken pribatizazioaren aurrean erabateko gaitzespena agertu du

CAFeko Enpresa Batzordearen prentsa-oharra 
CAF Beasaingo enpresa Batzordeak Kutxa likidazioaren eta Kutxabanken pribatizazioaren aurrean gure erabateko gaitzespena agertu nahi dugu

Kutxabanken sorreraren ondotik, asko izan dira inbertsio-funtsei saldu zaizkien euskal enpresa estrategikoen akziok eta beldur gara oraingoan ere, behin akziodun pribatuen eskuetan egonda, Kutxabanken CAFeko akzioen %20rekin ere gauza berbera egin nahiko ote duten. Honek nola ez, kalte nabarmena egingo lieke enpresari eta euskal ekonomiari.

Kutxa banku fundazio bihurtzeko asmoarekin eta pribatizazioarekin atzera egitea eta euskal instituzioek hau horrela izan dadin behar adina neurri hartzeko exijitzen dugu. Euskal sistema finantzario publiko baten sorrerarako bidean, Kutxa-Kutxabanken izaera publikoan sakontzea ere eskatzen dugu.

Urte luzeetan milaka herritarrek gorde ditugun aurrezki eta deposituak, Gipuzkoako inbertsio produktiboaren eta pertsonen beharretarako onurarako erabili behar dira. Inondik ez betiko lau espekulatzaile eta akzionistek irabaziak handitzeko.

Beasain, 2014-10-22 
CAFeko Enpresa Batzordea

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.