Langileon egoera kezkagarria dela gauza ezaguna da. Eta gogorra dator 2012.en urtea ere. Patronala krisiaz baliatzen ari da gure eskubideak erasotzeko eta bere posizioetan abantaila berriak ateratzeko eta zoritxarrez Madrilen CCOO eta UGTren laguntza dute horretarako.

Langileak geroz eta bitarteko gutxiago ditugu, eta sortzen den aberastasuna gutxi batzuk aberasteko besterik ez da baliatzen eta bide horretan sakondu nahi dute.
Dagoeneko aski erasotuak izan diren soldatak eta lan baldintzak are gehiago erasotuko dituzte, patronalak lan harreman eredu erabat desarautua nahi du eta horretarako negoziazio kolektiboa oztopoa da, hori dela eta orain arteko joku arauak aldatuz negoziazio kolektiboko eredua aldatu nahi dute. Aurreko erreforman zentralizazioa eta enpresei lehentasuna. Orain gehiago sakondu dute eta soldatak moteldu eta malgutasuna areagotu dira errezeta berriak.

Azken urteetan soldaten pisua gutxituz joan da, sortzen den aberastasunarekiko. Aberastasun banaketan desorekak areagotuz. Soldatak ez dira krisiaren sortzaile eta Soldatak KPIaren gainetik egoteko borroka egin beharko dugu.

Soldatekin batera, malgutasuna da orain gai izarra! Ez al dute nahikoa? Kalerapen libreak eta merkeak, administrazioak ERE guztiak onartzen dizkie, lan baldintzak kaskartzeko hainbat bitarteko dituzte eta orain haratago joan nahi dut. Ase ezinak dira

Hori bai! “lasai” guzti hau enplegua mantentzeko omen da eta. Neurri hauek ez dute enplegurik sortuko, kontrakoa suntsitu egingo da, langabeziak gora egiten jarraituko du. Enpresek euren etekinak langileen soldata eta lan baldintzen kontura bermatu nahi dituzte. Hori dago neurri hauen atzean eta inolaz ere ez, enplegua mantentzeko borondatea, ez dago eztabaidarik enplegua nola sortu eta dagoena nola banatu.

Desde el inicio de la crisis se están atacando salarios, derechos laborales y sociales en muchos casos con la ayuda de CCOO y UGT. El preacuerdo firmado en Madrid entre CEOE, CCOO y UGT, no hace sino profundizar en esa vía. Se trata de un acuerdo para moderar salarios, facilitar por medio de las negociaciones sectoriales que las empresas puedan ampliar la flexibilidad y facilitar un descuelgue generalizado de las condiciones del convenio en las empresas. Es un ataque en toda regla al derecho a la negociación colectiva.

No damos por buena la llamada a la moderación salarial que se nos hace desde Madrid, ni tampoco vamos a permitir que en los convenios sectoriales se aumente la flexibilidad. Más flexiblidad igual a más destrucción de empleo. No va a ser LAB quien de cobertura a ello, porque entendemos que la negociación colectiva tiene que ser un instrumento válido justo en la dirección contraria. Un instrumento para defender el empleo, los salarios y las condiciones laborales.

Las condiciones salariales y laborales de Euskal Herria son mejores que las del estado, porque aquí hay otra forma de hacer sindicalismo. CCOO y UGT tendrán que explicar a las y los trabajadores de Euskal Herria cual es su posición, si se van a someter o no a lo acordado en Madrid abriendo las puertas de par en par a una mayor precarización.

Enplegu suntsiketari aurre egin eta soldatak eta lan baldintzak defendatzko, negoziazio kolektiboa bitarteko garrantzitsua da, dugun TRESNA nagusia da.

Langileek alternatibak behar dituzte eta horretarako borroka egin behar da eta iniziatiba hartu behar da, gure eskubideak defendatzeko.Langileek argi utzi dute ez daudela prest bertako hitzarmenei uko egiteko, azken urteetan greba sektorial oso garrantzitsuak izan dira, bertako hitzarmenen defentsan. Honek erakusten du negoziazio kolektiborako euskal esparrua defendatzeak duen garrantzia, eskubide hori gure eskuetan mantentzeak duen garrantzia, LHEE eraikitzeko bitarteko garrantzitsua baita.

Ez da nahikoa sindikatu nagusiak egin duen moduan, egoera larria dela salatu, erantzukizunak banatu, ardurarik ez bereganatu eta besoak gurutzaturik geratzea, inolako irtenbiderik proposatu gabe. Patronalari aurre egin behar zaio bai. Diskurtsoaren bidez bai, mobilizazioen bidez ere bai eta negoziazio kolektiboaren esparru guztietan, negoziazio kolektiboa borroka eremu bihurtuz ere bai. Gu prest gaude bide hori elkarrekin egiteko, ez gaude prest geldirik egoteko alternatibaren alde lan egin gabe.

LAB negoziazio kolektiboaren eskubidea defendatzen ari da, tresnaren defentsan eta tresna hori edukiz betetzeko ari gara lanean esparru desberdinetan: sektoreartekoa, sektoreak eta enpresak.

a) sektoreartekoa

Zailtasunak zailtasun, Akordio interprofesionala negoziatzen ari gara, ez dakigu akordiorik egongo den edo ez, baina ez diogu borroka honi uko egingo. Ez da egia ELAk dioen moduan, ez duela ezertarako balio. Honelako akordio batek, aldeen artean borondatea badago, berme juridiko nahikoa du hemengo hitzarmenak mantendu eta estatuko negoziazioen gainetik jartzeko eta kontrakoa esatea, bere burua borroka horretatik kanpo kokatuz duen erantzukizuna saihestea da. LHEE ez da defendatzen enpresetako negoziazioan, honelako akordio baten bidez baizik.

Bere garaian Hobetuz ere akordio interprofesionala izan zen eta pikutara joan bazen ez da izan bitartekoa egokia ez delako, baizik eta konpromiso politikorik ez delako egon ondorengo urteetan akordio hori defendatzeko.

LAB zergaitik dago mahai honetan? Bi helburu nagusi ditugu, negoziazio kolektiborako euskal eremua blindatzea, euskal esparruaren defentsa eta enpresetako hitzarmenei ematen zaien lehentasuna mugatzea.

Akordio interprofesionalak hemengo hitzarmenak estatukoen gainetik egotea bermatu behar du. Akordioa ez da Madrilen negoziatzen dena garatzeko, baizik madrilekoaren gainetik jartzeko. Estatuko hitzarmenak ez dira erreferentzia ezertarako gure negoziazioetan.

Hau da baldintza moduan jarri genuena mahaia osatu aurretik eta beste eragileek onartu zuten. Bestela ez dago akordiorik, LABek ez duelako sinatuko eta LAB gabe gehiengo nahikorik ez dutelako.

Honekin batera enpresetako hitzarmenei, gai batzuetan herrialdeko hitzarmenak ez betetzeko, ematen zaien lehentasuna mugatu nahi dugu,. Eta batez ere, enpresetan beherentzat negoziatu ahal izateko unilateraltasuna kendu nahi diegu enpresariei.

Desadostasun kasuetan derrigorrezko arbitraia nahi dute, honela negoziazio kolektiboa ez da aldeen borondatean oinarritzen, adostasunik ezean hirugarren batek esango duelako zer egin eta hori praktikan patronalari aldebakartasuna ematea da. Edo ez du negoziatzen edo langileentzat onartezinak diren proposamenak egiten ditu, negoziazioak blokeatu eta ondoren arbitro batek esan dezala. Aurkako jarrera argia dugu.

CONFEBASKeri ere mezua helerazi nahi diogu. Negoziazio eremuak mantentzearen truke, euskal esparrua blindatzearen truke, enpresetako lan baldintzak desarautzeko abantaila atera nahi badute, LAB ez dagoela horretarako prest. Oso garrantzitsua da esparrua blindatzea, baina kontraprestazioa LABen aldetik ez da izango desarautzean urrats berriak ematea.

Hay que preservar, hay que blindar el marco vasco de negociación colectiva si no queremos que se de un empeoramiento progresivo de nuestros salarios y condiciones laborales, tenemos que mantener ese derecho en nuestras manos para ir construyendo el MVRL.

LAB esta trabajando para ello en todos los ámbitos posibles (en el intersectorial, en el sectorial y en el de empresa) haciendo propuestas y planteando alternativas con aquellos que estén dispuestos a hacerlo.

Dentro del acuerdo interprofesional LAB está trabajando con el objetivo principal de preservar nuestros ámbitos de negociación y de limitar la prioridad aplicativa que se da a los acuerdos de empresa. El acuerdo interprofesional es un instrumento que nos permite mantener los actuales ámbitos de negociación, principalmente los convenios provinciales. Podemos preservar nuestros convenios y además tendrán preferencia aplicativa respecto a los acuerdos estatales.

b) sektoreak

El acuerdo interprofesional puede resolver como tiene que ser la estructura de la negociación colectiva en nuestro ámbito, se trata de mantener el instrumento en nuestras manos. Pero no va a resolver el problema de los contenidos.

Es una tarea que no termina hay. Queremos instrumento si! Pero para dotarlo de contenido hay que pelear, hay que confrontar y mucho con la patronal en los sectores y en las empresas. Hay que pelear para conseguir subidas salariales por encima del IPC, hay que pelear para evitar una mayor flexibilidad, hay que pelear para evitar el arbitraje obligatorio y hay que pelear para que los convenios tengan otros contenidos.

Mahaian egotea, ez da konfrontazioari uko egitea, borroka osagarriak dira. Edozein kasutan konfrontazioa eman beharko da. Akordioak esan bezala, tresna mantentzea bermatzen du, edukiak izan ditzan borrokatu egin beharko dugu. Borroka egin behar da soldata igoerak lortzeko, borroka egin behar da malgutasuna ez areagotzeko, borroka egin behar da arbitrajearen kontra eta borroka egin behar da bestelako edukien alde.

Ikusi besterik ez dago nola dagoen n.k. blokeatuta dago, patronalak negoziazio mahaietan ez duelako eskaintzarik egiten. Bizirik dagoen esparrua mantendu nahi dugu. Zabalik dauden hitzarmenak itxi egin behar dira eta LABek helburu hori lortzeko, negoziazio mahai guztietara desblokeorako proposamenak eramango ditu.

Eduki hauekin blokeatuak dauden hitzarmenei irtenbidea emateko prestutasunik azaltzen ez badu patronalak, langileei hitzarmenen defentsan kalera ateratzeko deia egin beharko da.

c)Enpresak

Erronka zaila daukagu. Espedienteekin egindako lanaren aurrekaria badaukagu.
Enpresek erraztasunez egokitu behar omen dute, bazter guztietan entzuten duguna, Enpresek hitzarmena beraien beharretara egokitu nahi dute enpresetan, lan harremanen desarautzean urratsa berriak eman nahi dituzte, soldatak ez aplikatuz, malgutasuna areagotuz, lan baldintzak kaskartuz. Guzti hau enplegua mantentzeko beharrarekin mozorrotua.

Ez da egia, neurri hauek ez dute enplegua mantenduko, suntsituko egingo dute. LAB krisia hasi zenetik ari da enpleguaren defentsan. Espedienteetan gure jarrera izan da prestutasuna agertzea beti ere enplegua mantentzeko konpromiso argiak badaude enpresen aldetik. Enpresariek ez dute nahi izan.

Malgutasuna areagotzearen aurka gaude eta eztabaida hau beti lotu beharko dugu enpleguaren defentsarekin.