2026-03-18
InicioEuskal HerriaIruñean emandako 6 ikasleren atxiloketak salatu eta Euskal Herriko Hezkuntza Sistema Propioaren...

Iruñean emandako 6 ikasleren atxiloketak salatu eta Euskal Herriko Hezkuntza Sistema Propioaren eraikitze lanari segida ematera deitzen du LABek

Aurreko astean Ikasle Abertzaleak deitutako greba egunak izugarrizko arrakasta izan zuen eta horren lekuko dira ikastetxe zein unibertsitateko gelak hutsik eta Euskal Herriko lau hiriburuetako kaleak ikaslez bete egin zirela. Berriro ere ikasle mugimenduak Estatutik datozen inposaketen aurrean argi utzi zuen Lomcearen aurkako jarrera eta Euskal Herrian Hezkuntza sistema propioaren aldarrikapena.

Bide honetan ez dira ikasleak bakarrak, urriaren 12an Bilbon Euskal Herriak bere hezkuntza sistema propioa izateko duen eskubidearen alde hezkuntza komunitateak ere argi utzi genuen zein den gure jarrera. Eta bide horretan, lanean dihardugu ,Lomcearen ez aplikazioaz gain eraiki nahi dugunari ateak irekitzen ari gatzaio, eta LABentzat hor kokatzen da estatuaren ezina eta hor kokatzen ditugu kriminalizazio, jazarpenak eta atzo emandako atxiloketa hauek.

Marko propio hau garatzen goazen heinean estatuaren esku hartze saiakerak gehiagotzeko arriskua dago eta atzo bezalako erasoak errepika daitezke. Errepresio eta erantzunaren zikloan murgilduta nahi gaituzte, eraikuntza lana alboratu dezagun.

Beraz, atzoko atxiloketak salatzearekin batera eta deitutako mobilizazioetan parte hartzeaz gain, hezkuntza komunitateari dei egiten diogu Euskal Herriko Hezkuntza Sistema Propioaren eraikitze lanari segida ematera eta Madriletik datozen inposaketei erantzutera.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Cerca de 105.000 personas salen a la calle por un SMI propio para Hego Euskal Herria

El éxito de la Huelga General del 17 de marzo queda confirmado por las movilizaciones masivas: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000),...

Igor Arroyo: «Con la demostración de fuerza de hoy, hemos conseguido volver a abrir ambas vías»

El coordinador general de LAB ha destacado que, si bien la patronal y los gobiernos han cerrado las dos vías para lograr un salario...

Argazki galeria: arratsaldeko mobilizazioak

https://youtu.be/vogv6JjTm_g