2025-12-05
InicioAcción SocialEuskoTren enpresa publikoak barne prozedura bat garatu du polizia frantsesak atxilotutako pertsona...

EuskoTren enpresa publikoak barne prozedura bat garatu du polizia frantsesak atxilotutako pertsona desplazatuak Hendaiatik Irunera garraiatzeko eta ondoren, noski, kalean uzteko

Europar Batasunaren osotasunean nagusitzen ari den politika neoliberalen aurpegirik gordinena ezagutu dugu beste behin ere. Frantziar estatuak pertsona migranteen atxiloketa baldintzak gogortu eta kanporaketak errazten dituen legislazio berria aplikatzen ari da damu barik.

Europako iparralderantz joateko pasabide honetan, Frantzia, mugen kontrol sistematikoaren bidez errefuxiatuei sarbidea ukatzeko neurriak hartzen ari da. Jendarmeek egoera irregularrean dauden pertsona desplazatuak atxilotzen dituzte eta trenean sartu Frantziatik kanporatuak izan daitezen espainiar estatuaren eskuetan utziz. Frantziak alboko estatuen konplizitatea izan du mugak isteko: EuskoTren enpresa publikoak barne prozedura bat garatu du polizia frantsesak atxilotutako pertsona desplazatuak Hendaiatik Irunera garraiatzeko eta ondoren, noski, kalean uzteko. Eusko Jaurlaritzaren enpresako langileentzako agindua beraz, pertsona hauei Frantziatik kanporatua izateko eta haien oinarrizko beharrak ez asetzeko hautua egin duen estatu batera ekartzeko treneko txartela ematea da. Beste behin ere LAB sindikatutik onartezina iruditzen zaigu oinarrizko eskubideen aurka egiten ari diren ofentsiba hau, isilpeko genozidio hau. Eusko Treneko langileak behartuak izaten ari dira pertsona desplazatu hauen aurka ekitera, euren borondate eta eskubideen aurka lan egitera eta ondoren gainera, inongo babesik gabe geratuko diren lurretan ahaztuta uztera.

Abuztuaren 2ko data duen barne komunikazio batean langileek honako “agindua” jaso zuten enpresaren aldetik: “…Frantziako jendarmeriak, egoera irregularrean aurkitzeagatik pertsonen itzultzea egiten duenean…” “…gure langileek pertsonari transfer bidaia-txartela erraztuko diote, hurrengo geltokian jaitsi ahal dela adieraziz (Ficoba)”. Honek,“beroan” egiten diren kanporatze zalantzagarriak gauzatzen laguntzea derrigortzen ditu langileak. Gainera, kanporatutakoak non jaitsi behar duten ere esaten zaie.

Salatzen dugu errefuxiatuekiko solidaridadea adierazi duen gobernu baten enpresa batek, Frantziar politika neofaszistarekin bat egin duen honelako prozedura bat aurrera eramatera ausartu izana. LABetik eskubide guztiak guztiontzat bermatuko dituen erakunde publikoak aldarrikatuko ditugu, errefuxiatuei harrera egin eta beharrezko baliabideak eskainiko dizkiona, babes sistema propio, publiko eta unibertsala. Sindikatutik errefuxiatuekiko elkartasuna adierazi nahi dugu, pertsona desplazatuen aurkako politika arrotzen aurrean zabal dadin herritarron eta herri langileon artean elkartasun sarea.

Eskubide guztiak guztiontzat. Inor ez delako Ilegala!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...