2026-02-02
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaEraso sexisten aurrean Correosen jarrera salatu du LABek

Eraso sexisten aurrean Correosen jarrera salatu du LABek

Atzo LABeko Postako ordezkariak, lankide batek abuztuan Correosen lanean ari zela pairatutako erasoa salatu zuten. Eraso honen ondorioz jasandako zauriengatik 4 hilabeteko baja behar izan du langileak. Mobilizazioan LABeko Emakume idazkaritzako idazkariak, Zaloa Ibeas,  instituzioei emakumeok lan munduan pairatzen ditugun erasoei aurre egiteko eta berdintasun legea betetzen dela bermatzeko bitartekoak sortzea eta honen jarraipena egiteko mekanismoak martxan ipintzea eskatu zuen.

LABen emakumeon aurkako erasoei aurre egitea ezin bestekoa iruditzen zaigu, are gehiago, eraso hauek lan munduan gertatzen direnean
Correosek izaten ari duen jarrera azpimarratzearekin batera, salatu nahi dugu ez dutela inolako ahaleginik egin , ordezkaritza sindikal osoarekin adostu gabeko berdintasun plana garatzeko, ezta sexuaren arabeherako jazarpenari aurre egiteko protokoloak diseinatzeko bitartekorik sortu.

Beste behin ere, argi geratu da, egun lantokiek berdintasun planak izateak ez duela benetan bermatzen hauek aurrera eramaten ari direnik edo eta bitartekorik sortzen dituztenik emakumeak lan merkatuan pairatzen ditugun diskriminazio eta erasoei aurre egiteko.

Aurreko astean aipatu genuen moduan, 10 urte bete direnean berdintasun legea indarrean sartu zenetik, oraindik egun legeak berak ere aipatzen dituen egoerak gainditzeko borondate politiko eza nabaria jarraitzen du izaten, eta larriagoa iruditzen zaiguna, administraziotik bertatik ere, hau errealitatea jarraitzen duela izaten.

Hau guztiagatik, alde batetik Postari exijitzen diogu euskal esparruan berdintasun plana garatzeko bitartekoak sortzea, besteak beste, ordezkaritza sindikal osoarekin berdintasun batzordea sortuz eta paper hutsetatik haratago neurri eraginkorrak izango duen prozesu bat zabaltzea.

Azkenik, instituzio eta administrazioari orohar exijitzen diogu emakumeok lan munduan pairatzen ditugun erasoei aurre egiteko eta berdintasun legea betetzen dela bermatzeko bitartekoak sortzea eta honen jarraipena egiteko mekanismoak martxan ipintzea, denon ardura delako emakumeon aurkako erasoei aurre egitea.

Emakume honek pairatutako erasoa, jendartean errotua dagoen indarkeria sexistaren ondorioa zuzena da
Gaur LABeko Postako ordezkariak, gure lankide batek Abuztuan bere lana egiten ari zuen bitartean pairatutako erasoa salatu nahi dugu. Eraso honen ondorioz jasandako zauriengatik 4 hilabeteko baja behar izan du. 

LABetik aditzera eman nahi dugu, emakume honek pairatutako erasoa, jendartean errotua dagoen indarkeria sexistaren ondorioa zuzena ere badela. Eta emakumeongana indarkeria,badituela ondorio larriak lan munduan ere. Lan mundutik eraso hauek guztiak behingoz ezabatzeko, prebentzio eta neurriak zehatzak exijitzen ditugu.

Benetan larria iruditzen zaigu, Postan erasoei hauei aurre egiteko protokolorik ez izateak, edo eta larriagoa dena, baldin badute, langileok tresna honen ezagutzarik ez izatea, are gehiago 30000 langile inguru egunero kaleetan lanean aurkitzen garenean.

LABetik, eraso honen berri izan genuen, Osasun eta Segurtasun batzordean erasoei aurre egiteko protokolo bat proposatu genuen, baina esan beharra dago, enpresaren aldetik oraindik ez dugula erantzunik jaso.

Eraso hau Gasteizen ezagutu dugun lehen kasua izan da, halere honek ez du esan nahi bestelako kasu gehiagorik gertatu ez direnik, izan ere, langileok erasoak pairatzen dituztenean ez baldin badakite nola bideratu ezta nora jo, gerta izan daiteke salatu gabe geratu izanak.

Azkenik , gogor salatu nahi dugu eraso honen aurrean Postak erakutsitako jarrera, lan orduetan erasotutako emakumea guztiz bakarrik utziz eta egoera honen aurrean ardurak bere gain hartu gabe.

Hau dela eta, gaur Emakunderekin bilera egin dugu , gertatutakoaz informatzeko eta egoera honen aurrean neurriak har ditzan eskatzeko.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...