2026-02-08
HomeEkintza SindikalaLAB, ELA eta CGTk salatzen dute legea saihesteko eta langileria mehatxatzeko VW...

LAB, ELA eta CGTk salatzen dute legea saihesteko eta langileria mehatxatzeko VW Nafarroaren, UGTren eta CCOOren jarrera

ELA, LAB eta CGT sindikatuetatik salatu nahi dugu, onartezina delako, VW Navarra, UGT eta CCOOen jokabidea; izan ere, VW-Nafarroako kontratazioan Legea ez betetzeagatik Lan Ikuskaritzak egin dituen eskakizunen ondoren, presionatzen eta hertsatzen saiatzen ari dira. Eskakizun horiek, zuzenbidearekin bat badatoz ere, multinazionalaren enpresa-politikaren aurkakoak dira. Izan ere, enpresa-politika horiek mota guztietako lege eta araudiak urratzeko ohitura du, errepresaliarik jaso gabe.

Jarduteko modu horrek mespretxu eta diskriminazio argia dakarkigu Nafarroako gainerako enpresa eta langileekiko, guk bai zorrotz betetzen ditugunak. Gainera, multinazionalaren barneko Jokabide Kodea ez betetzea dakar ere bai.

Jakinarazi nahi dugu joan den urtarrilaren 20an premiazko bilera bat eskatu geniola enpresa-batzordeari, enpresaren mehatxuen aurrean sortutako egoera elkarrekin aztertzeko, fabrikan Batzar Orokorrak deitzeko, langileei horren berri emateko eta beharrezko erabakiak hartzeko, enpresak gogoeta egin eta atzera egin zezan.

Bilera hori, gaur egun eta Batzordeko lehendakariak hala erabakita, ez da egin. Horrek esan nahi du, de facto, blokeatuta eta baliogabetuta geratu dela plantillaren ordezkaritza-erakunde gorena.

Gure gaitzespenik irmoena adierazi nahi dugu UGTren eta CCOOen jarrera inkoherentearen aurrean; izan ere, multinazionalaren alde agertuz, alde batetik balizko EEEa onartzen dute, eta bestetik, kontratazioak eskatzen dituzte.

ELAk, LABek eta CGTk deitoratu egiten dugu VW-NAko zuzendaritzak, UGTren eta CCOOren baldintzarik gabeko babesarekin, ebazpenak betetzetik urrun, langileak ikaratu nahi izatea etorkizuneko EEEen mehatxuarekin. Horren justifikazio bakarra Legea bete behar izatea litzateke, zenbait hamarnaka langile finko eginez; ez liratekeelako beren enpresa-planetan sartuko, aldi berean aldi baterako 400 langileren kontratazioa negoziatzen ari direnean.

Egoera horrekin, inola ere ezingo lukete plantillako soberakinik justifikatu. Inmorala litzateke gobernu batek horrelako planteamendua onartzea, batez ere enpresa honek enplegua mantentzeko ERTE bidez jasotzen dituen dozenaka milioi diru publikoaren ondoren.

Era berean, gogorarazi nahi dugu UGTk eta CCOOk X. Hitzarmen Kolektiboan dagoeneko hitzartuta dutela zenbait eraldaketa-proiektuetarako kontratatutako TAS eta MOD langileak kaleratzea, baldin eta kolektibo horietan soberakinik badago.

Beldur gara enpresak egoera hori aprobetxatu nahi ote duen, UGTren eta CCOOren laguntzarekin, hurrengo hitzarmenaren aurreakordio bat argi eta garbi beherantz negoziatzeko.

Horregatik guztiagatik, bai indarrean dagoen legeria ez betetzeagatik, bai behin azaleratuta egindako kudeaketagatik, Zuzendaritzaren barruan erantzukizunak argitzea eskatzen dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

6 lan istripu hilgarri Euskal Herrian 2026an

Gaur jakin dugu beste lan-istripu hilgarri bat gertatu dela basogintza-sektorean. Istripua atzo, otsailak 5, gertatu zen, arratsaldeko sei eta erdiak aldera. Dirudienez, zuhaitz batek...

La plantilla de la empresa Froneri de Araia comienza con paros y movilizaciones ante un nuevo ataque a las condiciones laborales

La plantilla de Froneri Araia, antigua Nestlé–Miko, se ve obligada nuevamente a movilizarse ante un ataque directo a sus condiciones de trabajo.  A las puertas...

ELAk eta LABek 11 eguneko greba egingo dute Bizkaiko Arte Grafikoen sektorean, martxoaren 17an, Euskal Herriko Greba Orokorraren egunean hasita

ELA eta LAB sindikatuek, Bizkaiko Arte Grafikoen sektorean ordezkaritza % 70etik gorakoa izanik, greba deitu dugu martxoaren 17, 18, 20, 23, 24, 25, 26,...