2024-07-27
HomeKlausula SozialakHauteskundeen aurrean alderdi politikoei kontratu publikoetan klausula sozialak sartzeko deia luzatzen die...

Hauteskundeen aurrean alderdi politikoei kontratu publikoetan klausula sozialak sartzeko deia luzatzen die LABek

Lan erreforma desberdinen ondorioz, hau da erabaki politikoen ondorioz, ia erabateko aldebakartasuna eman zaio patronalari, negoziaizo kolektiborako eskubidea indargabetua izan da eta lan munduan orain arte zeuden oreka apurrak apurtu egin dira patronalaren mesedetan. Honen emaitza da, prekarietatearen zabalkundea eta lan kostuen merkatzearen bidez, gutxi batzuen irabaziak bermatzen direla.

Eta hau ez da esparru pribatura mugatzen den zerbait, administrazio publikoa ere honen parte da bultzatzen ari den azpikontratazio politikarekin. Gaurkoan, azpikontratetan ari diren langileei buruz hitz egin nahiko genuke.

Milaka eta milaka dira azpikontratatutako zerbitzuetan lan egiten dutenak, gehiengoa emakumeak (zerbitzu soziokomunitarioetan, garbiketan, lorezaintzan…). Instituzioen aldetik dagoen gardentsaun falta salatu behar da, ez dagoelako zenbat langile diren zenbatzeko modurik, datuak duen garrantziarekin.

Krisi aurreko urteetan, sektore publikoa ahuldu eta zerbitzu publikoak izan beharko luketenak enpresa pribatuen esku uztea erabaki zen. Azpikontratazioa eta pribatizazioa izugarri hedatu zen. Diru publikoa enpresa pribatuetara desbideratu da eta honek ondorio kaltegarriak izan ditu azpikontratetan ari diren langileentzat, prekarizazioa hedatu delako eta ondorioak izan ditu, zerbitzu pulbikoak kaltetuak izan direlako.

Erabaki politikoek ekarri gaituzte hona eta egoera honi buelta emateko erabaki politikoak behar dira. Horregatik, eragile politikoak zuzenean interpelatu ditugu, neurri zehatzak eskatu dizkiegu.

LABen ustez, kalitateko zerbitzu publikoen aldeko apustu argia egin behar da. Honek eskatzen duena da zerbitzuen merkantilizazioarekin amaitzea. Gure ustetan beharrezkoa da, langileen eskubideak errespetatu eta kalitateko zerbitzua emango duen sektore publikoaren aldeko aptstua egitea, honek pribatizatua dagoena publifikatzea eskatzen duelarik.

Bereziki lan erreformak sortutako egoera berriaren aurrean eta zerbitzu publiko sendoak eraiki bidean, bitarteko tresna moduan eta azpikontratetako langileengan erreformaren ondorioak saihesteko, mozioak sartu ditugu baldintza pleguetan klausula sozialak sartzea aldarrikatuz.

Klausula sozialetan ondorengo aldarrikapenak sartzen ditugu:

• Langile guztiei (kontratazio berriei ere) azken lan hitzarmena aplikatu behar zaiela exjituz.
• Langileen subrogazioa betetzeko neurriak eskatuz.
• Lan hitzarmena ez betetzeko aldebakarreko prozedurarik ez erabiltzeko eskatuz.
• Enpleguaren defentsa: lanpostuak mantendu, zerbitzua eskaintzeko beharrezkoak diren gutxieneko langile kopurua bermatu, ordezkapenak egingo direla ziurtatu, etab.
• Lan osasun, aukera berdintasun edota hizkuntza eskubideak bermatuak izan daitezen.
• Baldintza hauek betetzen ez dituztenei isunak jartzeko aukera. Hau guretzat oso garrantzitsua da, bestela aldarrikapenak literatura hutsean geratzen direlako.

Egondako iniziatiba politikoak
Eragile politikoekin bilerak egin ditugu eta ezin esan, guztien aldetik erantzun berdina jaso dugunik. Hainbat kasutan mozioak oraindik eztabaidatzeke daude baina momentura arte instituzio nagusietan hartu diren erabakien balorazio bat egin dezakegu.

• Nafarroako parlamentua. Bi ekimen sindikal egon dira, ELAren Herri Ekimen Legegilea eta LABen mozioa. Berriki lege forala onartu dute. Aurrerapauso bat izan da eta bertan langileon ikuspegitik garrantzitsuak diren gaiak lotu dituzte (subrogazioa, sektoreko hitzarmenaren aplikazioa, enpresen eskaintzak kostuei aurre egiteko nahikoa izatea, ingurumen neurri batzuk edota aurreko puntuak ez betetzeagatik isunak esaterako. Hala ere, ez dira landu beharreko gai guztiak lantzen eta puntu garrantzitsuak geratu dira lotu gabe: lanpostuak mantentzeko konpromisoa, deskuelge prozedurarik ez bultzatzea, euskara, lan osasuna edota aukera berdintasuna bermatzea.
• EAEko parlamentua. ELAren Herri Ekimen Legegilea tramitazioan dago. Orain ekarpenak egiteko epea zabaldu da. LABek ere mozioa sartua du. Gure ustez EAEn aukera paregabea dago Nafarroan onartu den legea baino haratago joateko eta zintzilik geratu diren gaiak lotzeko. LABek ekarpenak egin dizkio atzo bertan ELAk aurkeztutako eskaerari, guretzat jorratu beharreko hainbat gai ez zirelako beraiek eginiko planteamenduan sartzen.
• Gipuzkoako Foru Aldundia. EHBilduren ekimenez, hau da, iniziatiba politikoz, bi Arau Foral onartu dira norabide honetan. Lehenengoa eraikuntzarako izan zen, Bildu, Aralar eta PSEk onartu zutena, errekurritua izan zena eta orain epaitegiek ontzat eman dutena.
Bestea orokorra izan da, azpikontratetan lan egiten duten gainerako langileentzat. Ahobatez alderdi politiko guztiek onartu zuten, prozesuan sindikatuak entzunak izan gara eta Nafarroan onartu dena baina askoz osatuagoa da, LABen aldarrikapenak bertan jasoak daude.
• Bizkaiko Foru Aldundian, Arabakoan, Bilboko udalean edota Gasteizkoan, gehiengoa osatzen duten PNV–PSE–PPk ez dituzte erabaki politikoak hartzen eta guk sarturiko mozioei ezetza eman edota kasurik hoberenean eztabaidak atzeratzen ari dira. Ez dute dagokien ardura instituzionala bereganatzen. EHBildu izan da erakunde hauetan, eragile politiko bakarra, prestasuna eta konpromisoa agertu duena gai hau aldarrikatzeko eta lantzeko.

Aurrera begira
Gaiaren inguruan egon zitezkeen zalantza juridikoak ez dira aitzakia, argituak geratu dira eta oraindik ere klausula sozialak onartu ez dituzten instituzioei, motzean egin dezatela eskatzen diegu. Auzia guztiz politikoa da, Gipuzkoan alderdi politiko guztiek babestu dute Arau Forala, beraz ez dugu ulertzen PNV-PSE-PPk erantzunkizun instituzional zuzenak dituzten kasuetan zergaitik ez duten Gipuzkoan onartu dena bere egiten.
 

Honekin batera Nafarroa eta EAEko legebiltzarretan eskaerak sartuko ditugu, azpikontratatako langile kopurua eta hauen lan baldintzak jasoko dituen erregistro publiko bat egin dezaten.

Hauteskunde zikloan sartzen gara eta alderdi politiko guztiei, kontratu publikoetan klausula sozialak sartzeko deia luzatzen diegu. Hauteskunde programetan gaia kontuan har dezatela eskatzen diegu eta beraiengana zuzentzen gara, nahi izanez gero gure proposamenak aurkezteko bilerak egiteko gure prestasuna azalduz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko eskatzen die Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, beste behin eta behingoz

Politika publikoen bultzadak balio behar du eskualderako etorkizun ekosozial justua bermatzeko, eta bertan bizi eta lan egiten duten langileentzat lan baldintza, bizi baldintza eta zerbitzu publiko duinak bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzak onartutako langile publikoentzako soldataren igoerak erosahalmenaren galera eta Madrilekiko menpekotasuna dakar, beste behin ere

LABek Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak langile publikoentzat (*) onartu berri duen %2ko soldata igoera salatzen du. Ikasturte honetan hiru greba eta hainbat mobilizazio egin ditugu soldata eta enplegua hemen erabakitzeko, bertan negoziatu eta adosteko. Hauek dira Jaurlaritzak agindutako azken neurriaren aurka azaltzen ditugun argudioak:

Prekaritateak dakarren lan segurtasun ezak hil egiten du

Gipuzkoako Kale Garbiketa sektoreko alderdi sindikal guztiak, ELA sindikatua izan ezik, pasa den uztailarean 10ean, Iruñean, gaueko txandan bere lana egiten zuen bitartean, lan istripuan hildako FCC-ko (Iruñerriko Mankomunitateko azpikontrata) langilearen familia, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa helarazteko, gaur uztailak 24, elkarretaratzea egin dugu Gipuzkoako FCC-ko egoitza nagusiaren parean, Hernaniko Zubiondo poligonoan.