2026-03-20
HomeEmakumeakMartxoak 8Emakumeok enplegu duina izateko dugun eskubidearen aldarria Euskal Herriko eskualde guztietara eraman...

Emakumeok enplegu duina izateko dugun eskubidearen aldarria Euskal Herriko eskualde guztietara eraman du LABek

Krisitik “ateratzeko” aitzakipean aplikatutako errezeta ezberdinak emakumeongan eragin zuzena du. LABek gaur, martxoaren 7an, emakume langilearen egunaren bezperan, hauen eragina ezagutzera eman eta, bereziki emakumeak jasaten ari garen enplegu suntsiketa agerian utzi du eskualdeka egin diren mobilizazioa ezberdinetan.

Bilbo

LABeko hamarnaka delegatuk giza katea egin dute Bilboko kaleetatik martxoaren 8aren bezperan. Iberdrola dorrearen azpian elkartu dira LABeko hamarnaka delegatu. Telemarketing sektoreko delegatu batek nagusiki emakume langilez osatutako sektore honetan ematen ari den enplegu suntsiketa eta lan baldintzei egindako erasoak salatu ditu.

Marionnaud lurrindegiaren parean egin du kateak bigarren deialdia. Kaleratze indibidualen odolustea salatu dute bertan eta herrialdeko hitzarmenak aldarrikatu. Kutxabanken parean izan da hirugarren geldialdia eta Bizkaiko Aldundiaren parean amaitu dute mobilizazioa. Bertan, zerbitzu publikoen pribatizazioa eta murrizketak salatu dira eta GUFEn ematen ari den enplegu suntsiketa.

Amaieran Zaloa Ibeas Emakume idazkariak hartu du hitza. Emakumeen enplegua suntsitzen ari diren enpresa eta erakundeen jarrera salatu eta genero ikuspegia izango duen benetako enplegu plan bat aldarrikatu du."Zutik emakumeak" kantatuta amaitu dute mobilizazioa.

Donostia

LABeko delegatuek San Martin Merkatuaren aurrean elkarretaratzea egin dute "Enplegu duina emakumeontzat!" lelopean. Mobilizazioari amaiera emateko emakumeok jasan behar dugun zama irudikatzeko lau emakume kateaturik eta hormigoizko bloke bat gainean zutela azaldu dira.

Gasteiz

Gasteizko LABek Aldunditik Udaletxera joan den giza katea osatu dute instituzioek duten ardura erakutsi eta emakumeok jasaten dugun diskriminazioarekin amaitzeko haien konpromisoa eskatzeko.

Durangaldea

Oarso Bidasoa

Busturialdea Lea-Artibai

Bermeoko kontserberetako langileak ordu beteko lanuztea egin dute pairatzen ari diren egoera salatu eta Eusko Jaurlaritzari, eta erakunde zein alderdi guztiei langileen lan baldintzak arautzen dituzten bertoko hitzarmenak babestea eskatzeko eta Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren aldeko apostua eta pausoak eman ditzaten exijitzeko.

  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.