2026-06-17
HomeEmakumeakMartxoak 8Emakumearen Nazioarteko Eguneko mobilizazioak

Emakumearen Nazioarteko Eguneko mobilizazioak

Aurtengo martxoaren 8ko testuinguruan, LAB sindikatuak eskualdeka mobilizazio eta ekimen ezberdinak burutuko ditu martxoaren 7an. Sindikatuaren asmoa krisitik “ateratzeko” aitzakipean aplikatutako errezeta ezberdinek emakumeongan izaten ari duten eragina ezagutzera eman eta, bereziki, emakumeak jasaten ari garen enplegu suntsiketa bizibilizatzea da. Honekin batera emakumeak enplegu duin baterako dugun eskubidea aldarrikatuz, eta eskubide hau bermatuko duen enplegu plan eraginkor baten beharraz ohartaraziz.

Mobilizazio ezberdinak burutuko ditugu:

Modu isilean, oihartzun mediatiko handirik gabeko kaleratze indibidualen bidez ematen ari den emakumezkoen enplegu suntsiketa salatu:

– DonostianKONZENTRAZIOAK, 12:30tik 13:30tara, San Martin zentro komertzialaren inguruan eta Bretxa zentro komertzialaren inguruan.

– Pasai Antxon, kaleratzeak burutu dituzten dendak salatu eta Herriko plazan MURALA egingo dute.

Emakumezkoen enplegua suntsitzen ari diren enpresak identifikatu:

– BilbonGIZA KATEA, 10:30tan Iberdrola dorretik, perfumerias Marionnaud-etik pasaz, Kutxabank eta Diputazioan bukatuz.

– Tolosan, 12:00etan KONZENTRAZIOA, SGL garbiketa enpresa aurrean, bere langile guztiak kaleratu dituen enpresa. Ondoren Lanbidera.

Zerbitzu publikoetan eman den enplegu galera azalarazi eta salatu, kontuan izan behar bai dugu, emakumeok nonbait enplegu duina lortu izan badugu sektore publikoan izan dela, eta orain enplegu hori ere galtzen ari gara:

Gasteizen, 11:30 GIZA KATEA, Arabako Diputaziotik Gasteizko udaletzeraino.
Algortan, 12.00etan KONZENTRAZIOA, Bidezabaleko anbulategian.

Sektore publikoan eman den zerbitzuen pribatizazioa salatu, gogaratu behar da pribatizatutako zerbitzu gehienak (jantokiak,garbiketak …) emakumeak egikaritzen dituztela:

– IruñeanKONZENTRAZIOA, 12:00etan, Principe Viana hospitalean sukalde eta jantokiaren pribatizazioaren kontra.

Lanbideren aurrean emakumezkoen langabezi tasa salatzeko:

– AzpeitianELKARTARATZEA, 12:00tatik 12:30tara Lanbide aurrean.

BasaurinGIZA KATEA, lanbidetik udaletxeraino.

– LaudionGIZA KATEA, 12:30 tan Lanbidetik Gizarte Segurantzara.

Emakumeontzat enplegu duin bat bermatzeko tresna den heinean, negoziaketa kolektiborako dugun eskubidearen defentsan:

– Bizkaiko kontserberatan
ordu erdiko lan uzte deialdia, 12:00etatik – 12:30etara
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea erretiratzeko eta azalpenak emateko eskatu diogu Tubacexeko zuzendaritzari

Gaur egin da Tubacexek Laudion eta Amurrion dituen lantegietarako planteatutako aldi baterako lan-erregulazioko kontsultaldiko lehen bilera. Zuzendaritzak ekoizpen- eta antolaketa-kausetan oinarritutako ABEEEa (Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea) jarri du mahai gainean, eta neurri hori justifikatzeko erabili nahi duen dokumentazioa entregatu du.

Eusko Jaurlaritzan hitzarmen berria negoziatzearen alde mobilizatu gara

Elkarretaratzeak egin ditugu Bilboko, Donostiako eta Gasteizko lan-zentroetan, eta administrazioari eskatu diogu benetako elkarrizketa ahalbidetu dezala.

Gernika-Lumoko Udalaren gardentasun eza salatzen dugu

Azken urtean, lana ahalik eta hobekien egin nahirik, LAB sindikatutik behin eta berriz eskatu diote Gernika-Lumoko Udalari langileen arloko hainbat gairi buruzko informazioa, hala nola kontratazioei, lan-poltsen erabilerari, lanpostuen estaldurari, funtzio-aldaketei edota giza baliabideen antolaketari buruzkoa.