2026-08-26
HomeEkintza SozialaEgoerak erabaki politikoak eskatzen ditu, osasun krisia gainditu eta ondorio ekonomiko eta...

Egoerak erabaki politikoak eskatzen ditu, osasun krisia gainditu eta ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko

Agerraldia egingo dugu astelehenean, azaroak 9, Covid-19 pandemiaren aurrean egiten dugun irakurketa eta egiten ditugun proposamenen berri emateko, egunotan hartu diren azken erabakien harira.

LABen ustez, gobernu desberdinek ez dute inolako asmorik pandemiak agerian utzi dituen egiturazko gabeziei erantzuna emateko. Ez dute asmorik osasun sistema publikoa indartzeko, helduen egoitzak publifikatu eta egoiliarrei behar bezalako arreta bermatzeko, zaintza sistema publiko eraginkor bat osatzeko edota bizi dugun krisiak kolpatutako langileen aldeko neurriak hartzeko.

Hain zuzen ere, azken hori agerian geratu da Eusko Jaurlaritzak ostalaritza sektorean hartutako neurriekin. Ostalaritza eta merkataritza salbatzeko planak aldarrikatzen ditugu. Diru publikoa behar da enplegu guztiari eusteko, baita ematen diren irregulartasunak bideratzeko ere.

Testuinguru honek erabaki politikoak eskatzen ditu, osasun krisia gainditu eta krisiaren ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko, bizitza erdigunean jarriz. Bada, asteleheneko agerraldian, LABek bere proposamenak jakinaraziko ditu pandemiaren hedapenari eta osasun krisiak areagotu dituen ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko. Agerraldian Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak eta Igor Arroyo idazkari nagusi ondokoak hartuko dute parte.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako metaleko intersindikala deitu dugu

Negoziazioa erabateko blokeoan dagoenean, sektore osoaren indarra beharrezkoa da.

Zubietako erraustegiko langileak mobilizatu egin dira lan osasuna berma dadila eskatu eta beren lanari egokituriko ituna exijitzeko

Zubietako erraustegiko langileek mobilizazioa egin dute eguerdian lantokiaren aurrean, joan den astean gertaturikoa salatu eta lan osasuna bermatuta egon dadila exijitzeko. Bederatzi lagun artatu behar izan zituzten osasun langileek plantan sutea piztu ostean eta beharrezko neurriak hartu ez izanaren ondorioz.

Zubietako erraustegian izaniko sutearen ostean, lan osasuna bermatu dadin eskatzeko elkarretaratzea egingo dugu gaur

Sua piztu zenean, enpresak arrisku handiko egoera batean jarri zituen beharginak, eta horren ondorioz bederatzi pertsona artatu behar izan zituzten osasun zerbitzuek. Egoera onartezina salatzeko 13:00etan protesta egingo dugu.