2024-05-21
HomeEkintza SindikalaEAEko udalak gaztetzeko borondate politikoa badago, aurretiazko erretirorako pizgarriak adostearen alde agertu...

EAEko udalak gaztetzeko borondate politikoa badago, aurretiazko erretirorako pizgarriak adostearen alde agertu gara

Toki-administrazioko sindikatuok EUDELen zuzendaritzarekin batzartu gara gaur, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udaletan erretiro aurreratua sustatzeko pizgarrien inguruan aritzeko. Toki-erakundeetako beharginen lan-baldintzak arautzen dituen UDALHITZ Akordioaren 95. eta 96. artikuluetako aurretiazko erretirorako pizgarriak eta horiei buruzko jurisprudentzia berria aztertu dugu eta EUDELek bi artikulu horiek aldebakarrekoz ezabatzeko erabakiaren berri eman digu, inolako alternatibarik zehaztu barik. Aurrekaririk gabeko erabaki oso larria da, negoziaketa kolektiboaren aurkakoa.

Lehenik eta behin, LABek toki-erakundeetako langile-plantilak gaztetzea lehentasunezko helburutzat jotzen duela azpimarratu nahi dugu eta, udal beharginen ordezkapena sustatzeko  bide gisa, 2008az geroztik, udaletan enplegu eta  arrazionalizazio planak negoziatu izan ditugu.

LABek orain arteko jarrera publikoa berretsi nahi du. Aurretiaz erretiratzeko pizgarri hauek ez dira soldatak. Ez dute izan behar. Dagokien adin legala baino lehenago erretiratzeko hautua egiten duten langileen pentsioetako galera ekonomikoa konpentsatzeko lansariak baino ez dira. Eta horrela izaten jarraitu behar dute.

EUDELi jarrera ausarta, hau da, benetako borondate politikoa izatea exijitzen diogu, aurretiazko erretiroa ahalbidetuko duen legezko marko berri bati dagokionean, segurtasun juridikoa bermatuko duten formulak aztertuz eta negoziatuz.

Toki-administrazioko plantilen gaztetzea inoiz baino beharrezkoagoa delako, mobilizazioa da bidea!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko kiroldegi eta kirol zelaietako hitzarmena sinatzea #LortuDugu

35 orduko lanaldiaren aldarrikapen historikoa eskuratu ahal izan dugu.

Europar hauteskundeen atarian mobilizazioei berrekingo diegu Bizkaiko Correosen

Bi asteko etenaldiak eta gero, maiatzaren 16an, enpresak Bizkaiko Correos posta zerbitzuko sindikatu guztiei bilera batera deitu gintuen, mobilizaioei buruz hitzegiteko. Hauteskundeetarako kontratazioa askoz mugatuagoa izango dela helarazi zigun (EAEko hauteskundeetarako zegoen dirua, oraingoan estatuko ipar-zonaldeko beste hamar probintziekin elkarbanatuko da, hau da, minimoetan egongo gara). Eta udari begira, egoera berdinean egongo gara. Ez dituzte beteko oporretan dagoen lankideen lanpostu asko, beste langileen gain utzita lan guztia (errekargo gehiagorekin).
00:06:54

Langileen prekaritatea oinarri duen egoera sozioekonomikoa finkatzen ari da

Bizi baldintzen okertze estrukturala esparru ezberdinetan gauzatzen ari da, Ipar Hegoa fundazioak Ikusmiran argitalpenaren 18. alean jasotako datuek erakusten dutenez.