2026-09-20
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaDown Sindromea Fundazioko langileek grebari ekingo diote

Down Sindromea Fundazioko langileek grebari ekingo diote

Jarduera-protolo faltagatik, modu bidegabean kaleratu duten langile baten berronartzea eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko beharrezkoa den langileen kudeaketa egitea aldarrikatu dute, Bizkaiko 400 familia baino gehiagoren mesederako. Urtarrilaren 13 eta 19 bitartean egingo dute lan uztea. Fundazioak 25 urte baino gehiagoko historia du, eta hau da greba deitu den lehen aldia.

Urtarrilaren 2an, Down Sindromea Fundazioko lengileek greba deialdia erregistratu dute Bizkaiako Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzan. Greba urtarrilaren 13an hasi eta 19ra arte luzatuko da, nahiz eta luzeagoa izan daitekeen, bidean ezer adosten ez bada. Neurri hau, aurreko asteko ostiralean egindako Langileen Asanbladan erabaki zen, eta erabaki honen alde egin zuen langileen kopurua oso nabarmena izan zen.

Hau dela eta, Down Sindromea Fundazioko langileek, ELA eta LAB sindikatuek deituta, grebari ekingo diote, jarduera-protokolo faltagaitik, modu bidegabean kaleratu duten langile bat berronartzeko, eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko beharrezkoa den langileen kudeaketa egitea aldarrikatzeko ere, Bizkaiako 400 erabiltzaile baino gehiagoren familien mesederako. Bide batez, langileek prekaritatea, hitzarmen kolektiboaren ez betetzea, egutegirik ez izatea eta behin-behinekotasunaren igoera ere salatzen dituzte.

Down Sindromea eta beste adimen urritasun arloan lan egiten duen Fundazioa hau 1990an sortu zen. Diru-irabazi asmorik gabeko erakunde bat da eta bere lan esparru nagusia Bizkaian dagoen arren, erabiltzaileak Euskal Autonomia Erkidego guztian daude. Fundazioak 25 urte baino gehiagoko historia du, eta hau da greba deitu den lehen aldia.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.