2026-08-17
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakDeskarga mendatean izandako heriotz istripuarekin dagoeneko 6 dira azken 21 egunetan lan...

Deskarga mendatean izandako heriotz istripuarekin dagoeneko 6 dira azken 21 egunetan lan ezbeharrez hildako langileak

Gaur goizean, hilabete honetan 6. aldiz, heriotza eragin duen lan istripu baten berri izan dugu. Istripua Deskargako mendateko lanetan izan da, Antzuola parean, gidatzen ari zen Dumper kamioia 10 metrotako pista batetik atera eta erortzean. Langileak 33 urte zituen.

LABetik gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu langilearen familiari, lagunei eta langile klase osoari.

Azken aldi honetan, patronalak eta administrazio publikoak lau haizetara zabaltzen aritu dira lan istripuak murriztu direla. Hori egiaren erdia da, bakarrik zenbaki absolutuetan murriztu baitira, krisi kapitalistaren eraginez, hau da, lanean pertsona gutxiago daudenez, istripu gutxiago gertatzen direlako. Gainera, krisiak erabateko eragina dauka aurretik ezbehar tasa handia zeukan sektoreetan (industria eta eraikuntza). Zoritxarrez, hilabete eskasean 6 lan istripu hilgarri gertatu dira. Horrek erakusten digu errealitatearen alde gordinena, lan istripuak eta bestelako osasun galerak bere horretan mantenduko direla eragiten dituzten lan baldintzak aldatu ezean, besteak beste: subkontratazioa kateatuta, aldizkakotasuna, enpresen eta obretako kontrol eza, herrialdeko hitzarmenenen urraketa sistematikoak.

Aldaketa mobilizazioan eta borrokan datza. Horretarako, ondorengo orduetan, erantzun bat artikulatzen saiatuko gara. Bertan, politika horien ondorioz eman den osasunaren galera eta langileen heriotzak gure salaketa adieraziko dugu.

LAB sarean
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...