Irmoki salatzen dugu EAJ-PSEren gobernuak euskararen ikaskuntzaren doakotasunerako legea atzera bota...
Eusko Legebiltzarrean enegarrenez euskararen doakotasuneran inguruko eztabaida gauzatu den honetan, LABek berretsi egiten du 2019ko martxoan kaleratu zuen proposamena, eta inoiz baino indar geahiagorekin garatzeari ekin behar zaiola uste du.
[IRITZIA] Vascuencearen Legea: bidegabekeria lege bilakaturik
Nafarroako bokalia Imanok Karrerak eta LAB Irakaskuntzako Iñigo Orellak zerrenda bakarra eta euskararen ofizialtasuna izan dituzte hizpide iritzi artikulu...
Eskatu dugu 50 langiletik gorako enpresetan euskara-planen negoziaketa hitzartu dadila lanbide...
LAB sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk agerraldia egin du, Kontseilua eta ELA sindikatuarekin batera, lan-mundua euskalduntzeko neurri eraginkor eta betearazleak eskatzeko.
Modu aktiboan hartuko dugu parte Euskaraldian
2018eko edizioan egin zuen bezala, 2020 honetan ere Euskaraldian parte hartuko du LABek. Nagusiki euskaraz funtzionatzen duen sindikatua izanik, gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea izango dugu helburu aurten, baita sindikatu barruko hizkuntza prozesuetan euskararen erabilera areagotzea ere.
Bizkaiko Foru Aldundiak diskriminatu egiten ditu euskaldunak enplegu publikora sartzeko deialdietan
Bizkaiko Foru Aldundiak galarazi egiten du hizkuntza-eskakizuna duten pertsonek askatasunez aukeratzea zein lanpostutarako aukera egin dezaketen, oposizioetan puntuazio txikiagoa lortu duten eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ez duten pertsonen onurarako. Jokabide diskriminatzaile horrek ezinegona eragin du 308 lanpostu betetzeko duela gutxi amaitu den kategoria administratiboaren deialdian aurkeztu eta gainditu duten pertsonen artean. LABek uste du hori euskaldunen aurkako diskriminazio-ekintza larria dela eta oztopoa dela administrazioaren hizkuntza-normalizazioaren bidean.
Lan mundua euskalduntzeko konpromisoa berresten dugu, Euskaraldiatik harago
LAB eta ELA sindikatuok 50 langiletik gorako enpresetan Euskara Planak negoziatu daitezela eskatu genuen Euskaraldiaren atarian, eta eskaera hau berresten dugu euskararen erabilera sustatzeko dinamikaren amaieran ere, Nazioarteko Euskararen Egunarekin bat. Euskaraldiaren ondoren urrats berriak emango ditugu eskaera hau gauzatu dadin.
Keinu eta jokabide euskarafobo guztiak bertan behera uzteko aldarria egin dugu...
Egungo euskarafobia salatu dugu Iruñean, eta baita Administrazioan euskararen erabilera arautuko duen lege berri bat aldarrikatu ere. Hain zuzen ere, batzar ibiltaria egin dugu, Vinculo plazatik abiatu eta Nafarroako jauregian bukatuta. Hitz hartzeak egin ditugu Geroa Bai-ren eta PSNren egoitzen aurrean, baita Parlamentuaren eta Nafarroako Jauregiaren aurrean ere. Azken honetan, Nafarroako LABeko ordezkari Imanol Karrerak hartu du hitza, eta keinu eta jokabide euskarafobo guztiak bertan behera uzteko aldarria egin du.
Ama hizkuntza
Ama hizkuntza esaten dugu hizkuntzak erditzen gaituelako. Erditzen esaten dugu amak gu egiten gaituenean guk ere bera egiten dugulako ama, elkar...
Euskaraldia dela eta, 11 egunez Ahobizi eta Belarriprest izango gara
Langileok Euskaraldian subjektu aktiboak izango gara. Lanean zein kalean, askatasunean, euskararen hazia erein egingo dugu euskararen erabilera hazteko. 2000....