2026-11-20
HomeEkintza PolitikoaSegurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak hankaz gora jartzen dituzte udal administrazioetan euskararen erabilera normalizatu ahal izateko hamarkadetako lana eta ahaleginak. Udal Lege berriak eta hura garatzen duten dekretuek udalei euskaraz bizi eta lan egin ahal izateko eskumena eman nahi zieten, baina eskubide hori errotik moztu nahi dute epaitegiek. Epai hauek babesgabe uzten dituzte udalak euskara normalizatzeko. Beste behin, epaitegiek gazteleraren hegemonia babestu eta euskara mendekotasunera zigortzen dute.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren arduragabekeria salatu beharra dugu, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari helegitea jartzeko epea iraungitzen uzteagatik.

Bistan da, lege-babes egokirik ezean, ezinezkoa izango dela euskararen normalizazio osoa erdiestea udal administrazioan. Horregatik, LABetik exijitzen dugu egun legediak helburu horrekin aldatzea, euskararen normalizazio-prozesuari segurtasun juridikoa eskaintzeko, eta, horrekin batera, epaitegien etengabeko injerentziaren aurrean euste-horma osatzeko. Administrazioan euskararen normalizazio osoa erdiesteko araubide egokia onartzea beharrezkoa da, eta horretarako deia egiten die LABek alderdi politikoei eta instituzioei. Halakorik ez dagoen bitartean, administrazioaren euskalduntzeak epaitegien jopuntuan egoten jarraituko du. Horregatik, segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria onartzea premiazkoa da.

LABek bat egiten du Udal Legearen aurkako epaiari erantzuteko deituko diren mobilizazioekin.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako ardogintzaren sektorea mobilizatu egin da hitzarmenaren alde

Gaur izan da udazkeneko lehen mobilizazioa.

Anbulantzietan 1400 milioi euroko pribatizazioa geldiaraztea #LortuDugu eta zerbitzuaren publifikazio osoa exijitzen diogu EAEko Osasun Sailari

Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (KEAO) arrazoia eman dio sindikatuari, eta bertan behera utzi ditu bai larrialdietako anbulantzien (LGSS), bai anbulantzia ez-asistentzialen lizitazioak. Ebazpenek berretsi dute Osasun Sailak ez duela justifikatu baliabide propiorik ez izatea, eta gogorarazi dute legeak kudeaketa publiko zuzena lehenesten duela.

Nafarroako Enplegu Zentro Berezietako lan-prekaritatea salatu dugu eta diru publikoaren gaineko kontrol handiagoa eskatu dugu

LAB sindikatua mobilizatu egin da gaur goizean Nafarroako Enplegu Zentro Berezien (EZB) sektoreakin, Nafarroako Foru Komunitatean arlo horretako langileek pairatzen dituzten lan-baldintza prekarioak publikoki salatzeko. Sindikatuak Nafarroarako berariazko arau-esparru bat eskatu du, sektoreko langile guztientzako lan-baldintza duinak bermatzeko eta plantillen arteko desberdintasunak saihesteko.