Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin egindako lehen bileran, Bizkaiko metalgintzako sindikatu eta patronalaren proposamenak...

Gaur, Bizkaiko metalaren bitartekaritzako lehen bilera egin da, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren parte-hartzearekin.

Grebaren %95ko jarraipena eta produkzioa geldituta Mercedesen, hirugarren egunez jarraian

Aste honetan hiru greba egun dituzte Gasteizko Mercedeseko langileek, enpresaren zuzendaritzak inposatu nahi dien 6. gauaren kontra eta KPIaren araberako soldata-igoera aldarrikatuz. Enpresaren mehatxuei entzungor egin eta grebaren jarraipena ia erabatekoa ari da izaten, %95ekoa, eta ondorioz, lantegiko ekoizpena gelditzea lortu dute langileek.

Eibarko epaitegiak berretsi du AUTLAN EMDk langileak gaixotu dituela #LortuDugu

Hori da LABek urteetan salatu duena, eta urriaren 14ko epaiak arrazoia eman digu honekin.

Hitzarmen duin bat aldarrikatu dugu berriro Arabako metalgintzako langileentzat

Auto karabanak, elkarretaratzeak, propaganda banaketa enpresetan eta poligonoetan, manifestazioa... Langileak modu bateratuan ari dira mobilizatzen, LAB, ELA, CCOO, USO, ESK eta CGT sindikatuok deituta.

Zuzendaritzak, UGTk, CCOOek eta USOk 2009ko egoerara bueltatu dute Arcelor

Ostiralean egindako akordioari esker, 2009tik eta hamarkada batez pairatu zuten antzeko egoerara bueltatuko dira Arcelorreko langileak.

Bizkaiko langile klaseak kalean jarraitzen du metalaren hitzarmena berritzeko

Gaur, hilaren 29an, asteartea, zortzigarren greba eguna izan da Bizkaiko metalaren sektorean, aurreko zazpi egunetan bezain jarraipen sendoarekin. Informazio-piketeen ekintza Durangaldean zentratu da, goizeko lehen orduetatik eskualdeko industrialdeak zeharkatuz eta metaleko enpresa guztien ekoizpena kaltetua izan dela eta hauetako gehienek gelditu egin behar izan dutela egiaztatuz.

UGTk patronalaren interesen alde egin du eta eragin mugatuko paktu bat...

Paktu berri honen "lorpenen" artean dago kontratazio berriei eraginen dien soldata eskala bikoitza bat.

Langile bat hil da karretilaz harrapatuta Olaztin, urteko 55. lan heriotza

Eguerdian Olaztiko Camentos Portland Valderribas enpresan langile bat hil da lan istripu batean. 55 urteko langilea zamak eramateko karretila baten harrapatu du momentuz ezagutzen ez diren baldintzetan. 2022ko 55. hildakoa Euskal Herrian eta Nafarroako 12.a, odol isuriak ez du etenik.

Bizkaiko metalaren negoziazioan jaurlaritzak egindako proposamena langile batzarrera eramango dugu

Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak proposamen bat aurkeztu du Bizkaiko metalaren bitartekaritzan, eta sindikatuek batzarretara eramango dute. LABek, CCOOk eta UGTk adierazi dugu proposamenak ez duela atzerapausorik, eta jasotzen dituen aurrerapenak sektoreko langileen borrokari eta 11 greba-egunei esker lortu direla.