CAF bezalako euskal multinazionalak Euskal Herrian enplegua sortzera eta aberastasuna banatzera behartuko dituzten politikak garatzeko eskatu diogu Jaurlaritzari
Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitan nekazaritza, landa garapena, natura ingurunea eta lurralde oreka bultzatzeaz arduratzen den Lurralde Oreka Berdea departamentuko langileak hainbat urte daramatzate beren lan-baldintzetan ezartzen dizkieten atzera-urratsak pairatzen, eta egoera onartezin horren aurrean mobilizatzen ari dira. Oraingoa zazpigarren mobilizazio astea dute, eta gaur manifestazioa egin dute Zarautzen.
Pasa den igandean, iluntzeko 20:00etan, biharamunerako materiala prestatzen ari ziren eraikuntzako enpresa batean sutea egon zen, eta itzaltze lanetan ari zirela, 6 langile zauritu...
Ipar Euskal Herrirako egitura sozioekonomikoa eta langileentzako negoziazio kolektiborako guneak sortzeko urratsak egin ditzan eskatu diogu Euskal Hirigune Elkargoari, eta horretarako LABen egina dugun proposamena helarazi diogu Alain Iriartek gidatutako taldeari.