2026-08-05
HomeEkintza SindikalaBorrokari esker, Bizkaiko merkataritza orokorreko aurre-akordioa #LortuDugu

Borrokari esker, Bizkaiko merkataritza orokorreko aurre-akordioa #LortuDugu

Lau urteko negoziazioaren ondoren, 10 greba egunen eta hamaika mobilizazioaren ondoren, lortu dugu patronala mugitzea eta azkenean aurreakordio bat lortzea.

Lehenik eta behin, patronalak jomugan zituen neurri erregresiboak geldiaraztea lortu dugu, bajen osagarriak murriztea, adibidez.

Bigarrenik, sektore honetako langileek azken urteetan izan duten erosteko ahalmenaren galera izugarria izan da. Urte honetarako %8ko igoera lortu dugu kolpean eta hitzarmena indarrean dagoen urteetarako KPIa bermatzen duten soldata-igoerak: 2024ean, %4ko igoera; 2025ean %3,50ekoa eta 2026an, 2,50%ekoa. Denbora tarte horretan KPIak %10eko igoera gaindituko balu, aldea bermatuko litzateke.

Hirugarrenik, hitzarmenaren edukiaren alderdi batzuk hobetzea lortu dugu, hala nola legezko zaintzagatiko lanaldi-murrizketak 14 urtera arte luzatzeko aukera.

Hitzarmen honek 4.000 pertsona ingururi eragiten die, gehienak emakumeak. Uste dugu negoziazio hau hain luzea eta hain zaila izateko arrazoi nagusia horixe dela: patronalek sektore feminizatuetako lana oraindik ere soldata osagarri gisa ulertzen dute.

2021eko ekainetik dinamika mobilizatzaile luzea egin dugu ELArekin batera. Lehen aldia da sektore honetan hainbeste greba egin ditugula hitzarmen baten alde, eta mahaian kolpe bat eman dugu. Berriz ere, argi geratu da borroka dela bide bakarra.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Afiliazioaren jaitsierak eta langabeziaren igoerak sistemaren narriadura erakusten dute

Iazko uztailean baino 902 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horrela, 134.433 langabe daude izena emanda. Ekainarekin alderatzen badugu ere langabeziak gora egin du,...

SOS Nafarroako langileek ohartarazten dute polizien deiak 112ra bideratzeak arriskuan jarriko duela larrialdien arreta

Informazio eta komunikazio falta langileei Lehenik eta behin, SOS Nafarroako langileen ordezkari den Langileen Batzordeak bere haserrea, kezka eta harridura adierazi nahi du komunikabideen bitartez...

Ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek greba egingo dute Araban abuztuaren 5ean

Joan den ekainaren 21ean iragarri bezala, Ikuskizun eta Ekitaldien lehen Hitzarmena negoziatzen ari garen sindikatuok 3 greba-egun deitu ditugu EAEko hiru lurraldeetan, hiru hiriburuetako...