2026-02-02
HomeEkintza SindikalaBizkaiko Correoseko bulegoen garbiketaz arduratzen diren J. Cordobako langileek greba mugagabeari ekin...

Bizkaiko Correoseko bulegoen garbiketaz arduratzen diren J. Cordobako langileek greba mugagabeari ekin diote ez dizkietelako soldatak ordaintzen

Bizkaiko Correos posta zerbitzuko garbiketa lanez arduratzen den J. Córdoba azpikontratako langileak borrokan ari dira; izan ere, dagoeneko bost hilabete daramatzate dagokien soldata kobratu barik. Egoera aldatzen ez dela ikusita, mobilizazioak eta grebak areagotzeko erabakia hartu dute, eta greba mugagabeari ekin diotela jakinarazi dute, gaur Bilbon egindako agerraldian.

Abendutik, J. Cordobak zerbitzua bere gain hartu zuenetik, astero mobilizazioak egin dituzte euren nominak atzeratu eta ordaindu ez dituztelako. Konpondu beharrean, kobratu gabe jarraitzen dute, eta gaur egun uztaileko nominak eta aparteko ordainsaria, abuztua, iraila eta urrikoa nomina kobratu gabe jarraitzen dute, eta ahaleginak egin dituzten arren, ez da inolako elkarrizketarik ez negizaaziorik egon, ez Limpiezas J. Cordoba enpresarekin, ezta Correosekin ere. Beraz, egoera horren aurrean, greba mugagabeari ekitea erabaki dute euren eskubideak defendatzeko, hau guztia konpondu arte.

Ezinezkotzat jotzen dute 24 milioi euro baino gehiago mugitzen dituen kontratu publiko bateko langileak kobratu gabe egotea. Salatu dute Correos Limpiezas J. Cordoba garbiketa-enpresari ordaintzen ari dela. ā€œDiru publikoa da eta, beraz, erantzukizunak eskatzen ditugu, eta ez gara geldituko lortu arteā€, adierazi dute.

Correosek urrian bi lizitazio atera ditu (publizitaterik gabe negoziatuak), eta badirudi horiek hutsik geratu direla; izan ere, enpresek “esaten dute” aurrekontua falta dela, eta, beraz, ez daudela lizitatzeko prest. Diru publikoaren kudeaketa guztiz eztabaidagarriaren ondorioz, hau da milaka langilek jasan duten egoera gaur egun.

ā€œCorreoseko langileak gara, nahiz eta azpikontrata batean egon, gure lanarekin posible egiten baitugu posta bulego guztiak Correoseko langileentzat eta zerbitzu hori erabiltzen duten herritar guztientzat baldintza egokietan egoteaā€, gaineratu dute. Horregatik, Correosek zerbitzua bere gain hartzeko eta enpresa piraten esku uzteari uzteko unea dela adierazi dute: ā€œEnpresa horiek diru publikotik etekin handiena ateratzea baino ez dute helburu, langileen eta zerbitzuaren lan-baldintzak prekarizatzearen konturaā€.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...