2024-12-05
HomeLAB Sindikatua9. Biltzar NagusiaAzken hilabeteetako gertakariek erakusten digute Euskal Estatura eramango gaituen burujabetza prozesua martxan...

Azken hilabeteetako gertakariek erakusten digute Euskal Estatura eramango gaituen burujabetza prozesua martxan jarri behar dugula


Maiatzaren 25 eta 26an “Gure garaia” lemarekin Gasteizen egingo dugun Biltzar Nagusirako geroz eta gutxiago falta da. Emendakinak egiteko faseak atzean utzi ostean azken txanpan sartu gara. Igor Arroyo Idazkari Nagusi Ondokoa izateko hautagaiak prozesu kongresualak emandakoez hitz egin du medioen aurrean. Garbiñe Aranburu, Idazkari Nagusirako hautagaiak, bere aldetik azpimarratu du azken egunetako gertakariek —PP eta EAJren arteko akordioek besteak beste— ponentzietan jasotzen dena indartzera garamatzala, hau da “denborarik galdu gabe, ardatz soziala nagusi izango duen eta aldebakarrekoa izango den prozesua martxan jarri behar dugu”.

Azken hilabeteetako gertakariek ponentzietan jasotzen diren erabakiak norabide zuzenean doazela erakusten digute. Hain zuzen ere sortzen den aberastasuna birbanatzeko erabakirik ez dago, desoreka sozialak handitzen ari dira eta kapitalak gero eta botere gehiago pilatzen du. Beste era batean esanda “langileontzat ez dago errekuperazio ekonomikorik”.

Sortzen den aberastasuna birbanatzeko bi bide daude: alde batetik lan harremanetan soldata eta lan baldintzak duintzea eta bestetik aurrekontu eta zerga politika politika publikoen bidez bestelako babes sozial eta zerbitzu publiko sistema bat eraitzea. “Batean zein bestean langileei bizkar ematen” zaiela salatu du Aranburuk. Lehendabizikoari dagokionean ez da enplegu berririk sortzen, dagoena prekarizatzen da. Eta aurrekontuei begiratuz gero esan dezakegun EAJk bide eman diela PPren aurrekontu sozialei, trukean Kupoaren inguruko akordioa lortuz. “Hau da EAJk aldarrikatzen duen aldebikotasuna, PPren gobernuaren txantaia politikoa onartu eta erabat neoliberalak diren aurrekontuei bide eman die”. Honela Patronalak eskatzen duen estabilitateari baiezkoa eman dio EAJk.

“Guzti honek, ponentzian eta azken hilabeteetan esaten ari garena indartzera eramaten gaitu”. Denborarik galdu gabe, beste eredu ekonmiko eta sozial bat nahi dugulako, ardatz soziala nagusi izango duen eta aldebakarrekoa izango den prozesua jarri nahi dugu martxan. Euskal Estatura eramango gaituen burujabetza prozesua.

Kongresu aurreko prozesuaren inguruko xehetasunak

Atzean geratu da emendakinak egiteko fasea. Igor Arroyok azpimarratu duenez, ponentzia taldearekin egon ostean emendakin gehienak onartuak edo adostuak daude eta beraz “agerian geratu da ponentzietan jasotzen diren erabaki nagusienek militantziaren babesa” dutela. Zuzendaritzaren hautaketari dagokionean ere alternatibarik aurkeztu ez izana sindikatuaren barne kohesioaren eta osasun onaren erakusle da.

Indartsu iritsi da sindikatu 9. Biltzar Nagusira. Zentzu honetan Arroyok hainbat datu azpimarratu ditu, afiliazioari dagokionean hazkunde fase batean gaude eta honek “%90eko autonomia finatzieroa bermatzen digu”. Ordezkaritza mailari dagokionean ere inoizko maila gorenetan aurkitzen gara: EAEn 2. Indarra gara, Nafarroan %15eko muga gainditu dugu eta Ipar Euskal Herrian gero eta indar gehiago dugu.

Azken txanpa

Biltzar Nagusi honetako agenda jada betea dago. Maiatzaren 24ean Nazioarteako Jardunaldiak burutuko dira Europa Jauregian bertan. Herrien garaia, Una mirada sindical internacional izenburupean antolatu dugun mintegi honetan kapitalismoaren aurrean ditugun alternatiben inguruan eztabaidatuko da eta transnazionalen diktaduraren aurren sindikalgintzaren papera zein izan behar den izango da mintzagai.

Maiatzaren 25ean zuzenketan eztabaida, ponentzien bozketa eta zuzendaritzaren hautaketarako eguna izango da. Horrez gain bi ebazpen berezi bozkatutko ditugu, bata gatazkaren konponbidearen inguruko eta bestea errefuxiatuen egoerari buruzkoa. Biltzar Nagusiari ostiralean, maiatzaren 26an emango zaio amaiera ekitaldi berezi batetik eta Idazkari Nagusi berriaren hitzekin.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Abenduaren 6an ez daukagu ezer ospatzeko

Abenduaren 6a jai egun inposatua da Hego Euskal Herrian, Espainiako Konstituzioaren urteurrena dela eta. Ez ospatzetik harago, Euskal Errepublikaren aldeko konpromisoan berresteko eguna da LABentzat. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako gure egoitzak zabalik egongo dira, ostiraletako ohiko ordutegian, 9:00etatik 14:00etara.

Langile baten kaleratze bidegabea eragin duen zigor-politika ari da aplikatzen PEPSICO

Enpresa batzordea Etxebarri-Ibiñako lantegiaren aurrean mobilizatu da, eta argi eta garbi esan du PEPSICOn ez dagoela inor soberan eta kaleratzea guztiz bidegabea dela. Horrez gain, kaleratutako lankidea lanera bueltatzea eskatu du.

LABek ez du Ilunion enpresaren akordioa sinatuko eta desadostasuna adierazteko mobilizatu da

LAB eta ELA sindikatuek deituta, Ilunion enpresako Beriain eta Noaingo lantegietako langileek, ONCE Fundazioarenak diren eta ikuztegi industrialeko zerbitzuak eskaintzen dituzten enplegu zentro berezietakoek, elkarretaratze bana egin zuten atzo, hitzarmen berriaren negoziazio mahaian sindikatu horiek alde batera utzi dituztela salatzeko. LABek ez du akordio hori sinatuko, langileen behar eta aldarrikapen nagusiak jasotzen ez dituela uste duelako.