2026-03-20
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaAurreakordioa Osakidetzako garbiketa azpikontratetan

Aurreakordioa Osakidetzako garbiketa azpikontratetan

LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, enpresa batzordearen gehiengoa osatzen dutenek, aurreakordioa sinatu dute Osakidetzako garbiketa azpikontratetan. Bi urtetako negoziazioaren ostean sindikatuek lan erreforman dauden eskubide murrizketak ekiditea lortu dute aurreakordio honen sinadurarekin.

Homologazioa dakarren xedapen iragankorra lortu da, errelebo-kontratuari eta ultraaktibitateari eustea, borondatezko arbitraia, zentro bakoitzeko plantila egotea eta gainera, aldez aurreko erretiro primen artikulua mantendu egiten da patronalak kendu nahi zuenean.

Plaza hutsen inguruko gaia ongi definituta gelditzen da lanaldi osoan ari ez den jende guztiak lanpostu aldaketa eskatu ahal izango duelako lanaldi osoa lortu arte.

Gainera, ongi definituta gelditzen da Osakidetzak epeak jarri beharko dituela karrera profesionaleko atzerapenak kobratzeko.

Negoziazio prozesu luzearen ondoren LAB pozik agertzen da aurreakordio hau sinatu delako, Osakidetzako garbiketa kontratetako langile guztien lan-baldintzak blindatzen dituena.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.