2026-02-02
HomeZerbitzu PribatuakOstalaritzaArabako Ostalaritzan UGT, CCOO eta patronalak adostutakoak langileen pobretzea dakar

Arabako Ostalaritzan UGT, CCOO eta patronalak adostutakoak langileen pobretzea dakar

Datorren 6tik 10ra Araba mailan Ostalaritzan deituta zegoen GREBA hasi baino bi egun lehenago UGT eta CCOO sindikatuak aurreakordio batera heldu dira patronalarekin eta greba bertan behera utzi dute. LABek ostalaritzako langileen baldintzen atzerapausu berri baten aurrean gaudela salatu du.

LABeko Arabako Zerbitzu Pribatuak

Aurreakordio eskasa Arabako Ostalaritzan

«Datorren 6tik 10ra Araba mailan Ostalaritzan deituta zegoen GREBA hasi baino bi egun lehenago, eta patronalaren deia jaso ondoren, astelehenean, otsailak 4an, UGT eta CCOO sindikatuak aurreakordio batera heldu dira eta greba bertan behera utzi dute.

Aurreko urteetako negoziaketetan erabilitako maniobra berbera errepikatuz, UGTk eta CCOOek, deituta zegoen greba baino egun gutxi batzuk lehenago, konfrontazioa eta borroka alboratu dute eta hitzarmen eskas bat sinatu dute egun batetik bestera. Greba borroka tresna bezala gutxietsi dutelarik. Ezin da tori eta tati egin behin eta berriz.

Aurreakordioaren arabera, soldatak izoztuta egongo dira 2014. urte arte (2010. urteko soldatak), ultraaktibitatea urte batera mugatzen da, eta hitzarmenaren deskuelgeen aurrean eta aldeen desadostasunen aurrean PRECOra jotzea adostu dute.

Beraz, atzerapauso berri bat ostalaritzako langileen baldintzetan, eta eros ahalmenaren galera bat suposatzen duten soldatak; hau da, langileen pobretzea. Datozen egunetako erredakzioaren zain gaudela, iaz Madrilek inposatu lan erreformaren hainbat gaiei ez zaie aurre egiten. Hala nola urteko lanaldiaren %10ko malgutasuna, eta herrialdeko hitzarmena enpresa guztientzat gutxieneko izaera izatea.

Hori gutxi balitz, medioen bitartez jakiten dugu ordu batzuk lehenago sindikatu hauek alkatearekin bilduta egon direla, gainontzeko sindikatuekin kontatu gabe. Zertaz aritu ziren? Zeren truke sinatu dute akordioa?» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...