2026-10-31
HomeIndustriaArte GrafikoakAntalis-eko langileak greba mugagabean enpresaren itxieraren aurka

Antalis-eko langileak greba mugagabean enpresaren itxieraren aurka

Pasadan astean langileek Antalis enpresa itxi nahi zutenaren berria jaso zuten. Erabakiaren aurrean langileak greba mugagabe bati hasiera ematea erabaki zuten. Gaur dute lehen greba eguna.

Atzo negoziazio negoziazio bilera burutu zen. Bilera NH Aranzazu hotelean egitekoa zen, baina hotelak, langileek kanpoan egin zuten mobilizaziaren aurrean, bertan ezin zela egin esan zuten. Enpresak, orduan, komertzio kamarara eraman zuen bilera.

Bileran, alde sozialak bideragarritasun plan baten beharra defendatu du enpresak aurrera egiteko gaitasuna duela ulertzen duelako, eta enpresak aldiz, itxieran oinarritzen den negoziaketetan sartu nahi izan zuen.

Enpresa Komiteak bileraren eremu naturala enpresa izan behar dela adierazi du, eta konfliktibitatea saiestu nahian enpresak beste eremuetara jotzen badu ere, langileak beti kanpoan izango dituztela heuren lanpostuak defendatzen esan du.

Langile komiteak argi utzi du, ez duela enpresaren itxiera onartzen eta 39 langileren lanpostuen alde borrokan jarraituko duela.
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....