2026-10-31
HomePentsio erreforma12 orduko baraualdia pentsio erreformaren aurka

12 orduko baraualdia pentsio erreformaren aurka

Egungo pentsioek jateko ere ematen ez dutela salatzeko, LABeko Pentsiodunen Arloko kideak, hainbat langilerekin batera, 12 orduko baraualdia egiten ari dira Iruñeko Gizarte Segurantzaren egoitzaren ondoan. Baraualdia goizeko 8:00etan hasi da eta 20:00etan amaituko da. Informazio banaketaz gain, hainbat ekitaldi egingo dira, esaterako Fermin Valenciaren kontzertua 13:00etan eta giza-katea Gobernu ordezkaritzara arte 19:00etan. 

Igor Arroyo: "Pensioen lapurretari aurre egiteko, burujabetza behar soziala da" 
Komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan, LABeko Nafarroako bozeramaile Igor Arroyok pentsio publikoen kontrako erasoa arbuiatu du, bai PSOEren Gobernuak egindakoa baita PPren Gobernuak planteatutakoa ere. Arroyok esan duenez, "pentsio publikoak erabat bideragarriak dira. Gizarte Segurantzan superabita egon da hamarkadaz hamarkada eta horri eusteko neurriak hartu ahal eta behar dira, esaterako enplegua sortzea (kotizatzen dutenen kopurua handitzeko), kotizazioak igotzea edota aurrekontu publikoetatik ere pentsioak finantzatzea. Kontua da banketxeek langileen kotizazioez jabetu nahi dutela, pentsio plan pribatuen bidez. Horrela bada, pribatizazio baten aurrean gaude argi eta garbi".

Era berean LABek zera salatzen du: "Berriro ere, nafar langileoi pentsioen lapurreta inposatuko digu Madrilek. Baina PPk Madrilen duen erabateko gehiengoa erabateko gutxiengoa da hemen. Gehiengo sozial eta politikoa erreforma honen kontra dago, eta berriro ere inposatuko digute. Horrela bada, burujabetza behar soziala da. Nafarroaren eta oro har Hego Euskal Herriaren Madrilekiko menpekotasuna, bihar ospatzen den Konstituzio espainolaren bidez ezarritako menpekotasuna hain zuzen ere, langileriaren bizi eta lan baldintzen okertzea eragiten ari da". Langileen kotizazioak Madrilen ez baizik eta Iruñean kudeatu daitezen aldarrikatzen du LABek, pentsio sistema propio baten bidez. 
 

LAB sarean
{module[111]}

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....