2026-03-27
HomeUncategorizedADEGIren inmobilismoaren aurrean LABek dei egiten die beste sindikatuei metalgintzako herrialdeko hitzarmenaren...

ADEGIren inmobilismoaren aurrean LABek dei egiten die beste sindikatuei metalgintzako herrialdeko hitzarmenaren defentsan

Gaur Gipuzkoako metalgintzako negoziazio mahaiaren 9. bilera izan da. LABek aurreko bileran mahai gainean jarritako puntuei ADEGIk ezezkoa eman die. ADEGIk ezetz esan dio, beraz, hitzarmenaren gutxieneko izaera mantentzeari, lortutako akordioek benetako balioa izan dezaten enpresariei erreformak ematen dien aldebakartasuna kentzeari, hitzarmen berri bat negoziatu arte aurrekoa indarrean mantentzeari eta Estatuko negoziazioaren aurrean herrialdeko hitzarmenak blindatzeari. 
ADEGIk berean berresten dela erantzun du, hau da, bere plataforman lan erreformako puntuak mantenduko dituela esaten du.

Egoera honen aurrean LABek beste sindikatu guztiei deia luzatu die herrialdeko hitzarmena blindatzea ekarriko duten akordioetara iristeko. ADEGIri aurre egin behar zaio, Negoziazio Kolektiborako Euskal Esparrua defendatuz.

Hau izango da LABen lana datozen asteetarako. Negoziazioaren une garrantzitsu baten aurrean gaude, patronalak aurkeztutako proposamenak urteetan borroka bidez lortutako lan baldintzak eta eskubideak arriskuan jartzen baititu. Sindikatuen arteko elkarlana funtzeskoa da egoera honi aurre egiteko. Patronala bereari eusten jarraitzen badu, langileok kalera ateratzeko beharra izango dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bigarren greba eguna Zubietako erraustegian

Gaur, martxoak 26 osteguna, erraustegiko langileek bigarren greba eguna eta manifestazioa burutu dute beraien lan baldintzak hobetu behar dituen enpresa hitzarmena aldarrikatzeko. Aurretik jasotako grebaren...

LAB sindikatua 29 udaletxeren aurrean mobilizatu da Udalhitzeko negoziazio mahaira edukiak ekar ditzaten exijitzeko

Aurrerapausorik ezean, apirilean lanuzteak egingo ditu udaletxe guztietan eta mobilizazio dinamika indartuko du Martxoaren 13an egindako zazpigarren negoziazio mahaian berretsi zen Udalhitzeko negoziazioa blokeatuta dagoela,...

Hezkuntza Sailak ez ditu behar diren urratsak ematen irakaskuntza publikoa euskalduntzeko

Korrika Euskal Herria zeharkatzen ari den honetan Hezkuntza Saila irakaskuntza publikoa benetan euskalduntzeko behar besteko urratsik ematen ez dela ari salatu nahi du LABek,...