2026-09-19
HomeJazarpen sindikalaAbsolbituak izan dira Gernikako piketean parte hartzeagatik auzipetutako 18 lagunak

Absolbituak izan dira Gernikako piketean parte hartzeagatik auzipetutako 18 lagunak

ABSOLBITUAK izan dira 2011ko urtarrilaren 27ko Greba Orokorraren baitan Gernikan izandako gertaeren harira auzipetutako 18 lagunak. Urtarrilaren 10ean Bilbon egindako epaiketaren ebazpena ezagutzera eman da gaur, eta bertan, auzi honetan behin eta berriro errepikatu duguna berresten du epaileak, alegia, 18 auzipetuek ez zutela inongo deliturik egin.

Auzpietuak pikete informatibo batean parte hartzen ari ziren, Ertzantzak erretenitu eta identifikatu zituenean, eta haren ondotik abian jarritako prozesu judizialean 3 urteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko isuneko eskaera egina zuen fiskaltzak euren kontra, lanerako eskubidearen urraketa egotzita.

LAB sindikatuak, ezagutu berri dugun epaiaren gainean bere poza adierazi nahi du lehenik eta behin, absoluzioa baitzen martxan jarri behar ez zen prozesu honetatik espero zitekeen emaitza bakarra, 18 lagun horien delitu bakarra lanerako eskubidea defendatu eta aldarrikatzea izan delako.

Lan sindikalaren kriminalizazio saiakeratzat jotzen dugu langileen eskubideen defentsa jopuntuan izan duen epaiketa hau, langileen aldarrikapenak isilarazi, protestak zigortu eta jendea beldurtu beste helbururik izan ez duena.

Epaiaren gaineko irakurketa eta balorazio sakonagoa egingo da datozen egunetan

Bilbon, 2013ko urtarrilaren 15ean 

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.