2026-06-17
HomeIndustriaMetalgintzaElevadores Goian greba mugagabean

Elevadores Goian greba mugagabean

Lazkaoko Elevadores Goian (Jaso Group) enpresako langileak greba mugagabean daude pasa den urtarrilaren 2a ezkeroztik bi langileren kaleratzea salatzeko.

Elevadores Goian enpresako langileen oharra

«Abenduaren 21ean inongo abisurik gabe, produkzioko zuzendaria eta erosketa zuzendaria kaleratuak izan ziren. Haiek, zuzendaritza kargu desberdinak zituzten beste hiru lankiderekin batera, enpresan bizi zuten egoera larriaren berri (oraingoz lan karga handia du enpresak, baina gerentziaren kudeaketa txarra ondorioak izaten hasi da) eman zioten sozio kapitalistei iazko urrian.

Jasok (talde horretakoa da Elevadores Goian), ordea, babes osoa adierazi zion gerentziari, eta inolako neurririk ez zela hartuko adierazi zuen. Salaketaren ondorioak bestelakoak izan ziren: Elevadores Goianeko bost zuzendariek gerentziaren gainean egindako salaketaren harira eman da haietako biren kaleratzea.

Gerentziatik, egindako kaleratzekin nahikoa ez, eta askotan erabili dituzten metodo “ez etikoez” baliatuz langile batzuk banan banan bildu eta mehatxu eta estortsio bidez informazio ateratzen ahalegindu ziren, lortu zuten bakarra salaketa bat izanik. Langileok, gertatzen ari zena ikusirik, zuzendari karguak zituzten bi lankideei babes osoa ematea adostu genuen eta Jasori gauzak argitzeko asmotan bilera bat eskatu genion, inongo erantzunik jaso gabe.

Abian den greba mugagabearen aurrean, kaleratutakoei akordio ekonomiko bat planteatu eta horrekin konpondu nahi dute gatazka. Gainera, beldurraren estrategia darabilte bertan lan egiten duten 40 langileen arteko batasuna hautsi nahian.

Euren nahi bakarra greba bertan behera uztea da. Berdin dio benetako arazoa zein den, ez die ezerk axolarik. Gu kanpoan egotearen arrazoia zein den ez dute entzun nahi eta gure enpresa pikutara joaten utziko dutenak beraiek dira. Beraiek dira erantzukizunik hartu nahi ez dutenak eta gure egoeraren errudun bakarrak.

Lazkaon, 2013ko urtarrilaren 15ean» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.