2026-09-26
HomeEkintza SindikalaEuskal sindikalismo eraldatzailea indartzeko deia egin du LABek, eragiteko gaitasuna biderkatzeko

Euskal sindikalismo eraldatzailea indartzeko deia egin du LABek, eragiteko gaitasuna biderkatzeko

Hauteskunde sindikaletan oldarraldi erreakzionarioari erantzun irmoa emateko deia egin die LABek euskal langileei: “Euskal Herritik ez dira pasako!”.

Euskal langileriaren aldeeremu guztietan eragitea da LABen sindikalismo ereduaren oinarria, bai eremu sindikalean, baina baita sozialean eta politikoan ere. Langile sektore desberdinak antolatu eta aktibatu, eta haien lan eta bizi baldintzak duindu nahi ditu LABek, alde batetik, eta, bestetik, aldaketa handiagoak bultzatu nahi ditu: eraldaketa sozialerako eta nazionalerako agente aktiboa da.

Eragiteko gaitasuna handitu nahi du LABek, ez bere interes propioen mesederako, baizik eta langile eta herri sektoreen interesak erdigunean jartzeko eta horien aldeko aldaketak bultzatzeko. Nazio Biltzarra egin zuen atzo LABek Arrasaten, eta sindikatuan eremuz eremu lanean ari diren dozenaka kide elkartu ziren bertan. Biltzarrean etengabe errepikatu zen aipatutako ideia hori: LAB zenbat eta indartsuago, orduan eta aukera handiagoa euskal langileon aldeko aldaketak eragiteko. Horregatik, hauteskunde sindikalen epe trinkoan bere indarra biderkatu nahi du LABek, hala, bere eragiteko gaitasuna handitzeko.

Langileei bizkar ematen dieten patronalei eta gobernuei mezu argia helarazteko aukera ezin hobea izango dira hauteskundeak, Igor Arroyo koordinatzaile orokorrak gogora ekarri zuenez, eta ohartarazpen argia egin: “euskal langileriak borrokarako hautua egin du, eta hauteskunde sindikaletan hautu hori berretsiko du”.

Bestetik, indartzen ari den olatu erreakzionarioaren aurrean erantzun irmoa emateko aukera ere izango dira hauteskunde sindikalak, Arroyok gogora ekarri zuenez. Izan ere, oldarraldi erreakzionarioari aurre egiteko modua eremu guztietan langileen aldeko neurriak hartzea da LABen ustez, eta, horiek aldarrikatzearekin batera, langileria lantokiz lantoki aktibatzea beharrezkoa ikusten du olatu erreakzionarioaren aurrean mezu argia emateko, Arroyok nabarmendu zuenez: “Euskal Herritik ez dira pasako”.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.