2026-07-24
HomeEkintza SindikalaEnpresak negoziaziorako borondaterik erakusten ez duenez, greba mugagabeak aurrera jarraitzen du Bergarako...

Enpresak negoziaziorako borondaterik erakusten ez duenez, greba mugagabeak aurrera jarraitzen du Bergarako eta Zarauzko IAT zerbitzuetan

Lan Harremanen Kontseiluan eginiko bileran ITASUAk negoziazioak desblokeatzeko baldintza gisa jarri du greba bertan behera uztea, eta halakorik ez dute onartu langileek.

Langileen ordezkariok gure plataformak aurkeztu ditugun arren, goian aipaturiko baldintza horretaz harago enpresak ez du bestelako edukirik ekarri mahaira; horrenbestez, borrokarekin segitzeko asmoa agertu dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ez dugu sinatu Gipuzkoako pastelgintzaren eta gozogintzaren hitzarmen kolektiboaren aurreakordioa

2024-2026 iraunaldia izango duen akordioak ez die erantzuten sektoreko langileen benetako beharrei, eta ez ditu behar bezala jasotzen negoziazioan planteatutako aldarrikapenak.

Gasteizko Mercedesen erreta gaude!

Mercedesek tenperatura altuekiko duen jarrera publikoki salatu nahi dugu, langileen osasuna arrisku larrian jartzen baitu.

EAEko anbulantzien zerbitzua publifikatu dadila exijitzen dugu

Asko dira pribatizatutako sektore publikoak, eta hori amaitu egin behar da, ez baita bidezkoa euskal herritarrok ordaindutako zergak enpresa pribatuen poltsikoak handitzera bideratzea. Anbulantzietako ordezkariak nazkatuta daude ikusteaz nola agertzen diren enpresa desberdinak bata bestearen atzetik, beren dirua eramanez eta gero desagertuz.