2026-09-15
HomeIndustriaPapergintzaADEGI zerbait mugitu da Gipuzkoako papergintzako mahaian, baina askorik ez

ADEGI zerbait mugitu da Gipuzkoako papergintzako mahaian, baina askorik ez

ADEGik gaurkoan, maiatzak 17, proposamen bat aurkeztu du papergintzako Gipuzkoako negoziaketa mahaian, bi hilabetetan zehar hainbat bilera egin ondoren.

LABen ziur gaude mobilizazio bidez eragindako presioa izan dela Adegik proposamena aurkeztu izanaren arrazoia. Bileran bertan ADEGIk esan duen moduan, proposamenak, ohituraz, askoz beranduago, beti urrian edo azaroan aurkeztu izan dituzte. Ez dute langileenganako begirune eza ezkutatzen. Hau da ADEGIren benetako aurpegia.

Aurkeztu duten proposamena aztertuta, sindikatuen proposamenetan jasotako hainbat gai ez dituela jasotzen ikusi dugu, erabat ez nahikoa da proposamena, eta jasotzen dituen gai asko legeak ezarritakoak besterik ez dira. Hortaz, ez dugu ontzat jotzen proposamen hau, nahiz eta mahaian negoziatzen jarraitzeko aukera ematen duen.

Denbora irabazteko eta mobilizazioak eragozteko trikimailu bat ez izatea espero dugu. Horregatik, bilera egutegi bat eskatu diogu, ADEGIren benetako borondatea egiaztatu ahal izateko. Asteazkenean sindikatuak bilera egingo dugu egoera aztertzeko.

Bide onetik goaz baina asko falta da oraindik. Mobilizazioa eta presio gaitasuna dira gakoak. Honela jarrai dezagun.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa deitu dugu LAB sindikatuak eta Testako maizterrek

Etxabakoitz, Buztintxuri, Artika, Sanduzelai eta Arrotxapeko bizilagunek, LABen babesarekin, manifestazioa iragarri dute Iruñean urriaren 17rako. Mobilizazioaren helburua da salatzea Testak ez dituela berritu BOE...

Hauteskunde sindikaletan patronalei eta gobernuei erantzun irmoa emateko deia egin die LABek euskal langileei

Gutxieneko soldata, enpleguaren defentsa eta zerbitzu publikoak indartzea, ikasturte honetarako hiru lehentasun nagusiak. Kapitalari mugak jartzea eta birbanaketa politiken alde egitea da faxismoari eta olatu erreakzionarioari ateak ixteko biderik onena, LABen arabera.

Langileen aldeko politiketan suspentsoa atera duela ohartarazi diogu Pradales lehendakariari

Errondaren ekimenari sinesgarritasuna kendu, eta behingoz bizitzaren prekarizazioan sakontzen duten politikak alboratzeko eskatu diogu, politika neoliberalei eustea faxismoarentzat bazka baita.