2026-08-22
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaErraustegiaren kontrako manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dugu, jendarte eredua eta kalitate...

Erraustegiaren kontrako manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dugu, jendarte eredua eta kalitate demokratikoa ere jokoan daudelako

Gurasos elkarteak manifestazioa egingo du larunbatean, otsailak 23, erraustegiaren aurka. Donostian izango da mobilizazioa, 17:00etan, Antiguako tuneletik abiatuta, “Esan baietz adostasunari” leloarekin. Bada, LAB sindikatuak bere atxikimendua erakutsi dio manifestazioari eta deitzaileen manifestuari.

Hain zuzen ere, hondakinen kudeaketa ereduaz gain, jendarte eredua eta kalitate demokratikoa daude jokoan. Hondakinen gatazkak behin betiko irtenbide bakarra du: erakundeen eta antolatutako jendarte zibilaren arteko elkarrizketa eta elkarlana. Zentzu honetan, erraustegia martxan jartzeko alde bakarreko erabakiak ez du gatazka ixten, ezta bideratzen ere.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...