2026-09-11
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaLAB VICen izan da COS sindikatuari eta Carnies en Lluita plataformari babesa...

LAB VICen izan da COS sindikatuari eta Carnies en Lluita plataformari babesa ematen

Irailaren 25ean LAB sindikatuko ordezkaritza bat VICen izan zen Carnies en Lluita plataformak antolaturiko borroka egunean, industria haragietan lan baldintzen alde borrokan dihardutenei babesa eta elkartasuna helarazten.


Irailaren 25ean LAB sindikatuko ordezkaritza bat VICen izan zen Carnies en Lluita plataformak antolaturiko borroka egunean, industria haragietan lan baldintzen alde borrokan dihardutenei babesa eta elkartasuna helarazten. 

Martxoa ezkeroztik Vic-eko Esfosa enpresan batez ere baino haragi industrietan orokorrean gatazka bat pizturik dago. Gatazka Esfosan lan baldintza duinen alde hasi zuten borroka batek piztu zuen. Lehenengo greba egunean enpresak piketean zegoen langile etorkiin bati irain arrazistak egin zizkion eta greba ondoren enpresak mendeku bezala langileen ordezkaritza duen COS sindikatuko kideak 6 hilabete soldata eta lanik gabe zigortu zituen. Hala ere mehatxu eta zigorrak ez ziren hor gelditu enpresak Erregulazio espediente bat sartu zuelako lanez gainezka daudenean eta mehatxu bidez Komitea paretik kentzen saiatu zelako Oraingoz saiakaera guztiak antzuak izan dira.

Hori dela eta atzoko egunarekin borroka egun bat deitu zuten, lan baldintza duinen alde eta askatasun sindikalaren alde egiten ari diren borroka gizarteratzeko helburuarekin. Hortarako egun osoko egitarau bat prestatu zuten, poesia errezitaldia goizean, bazkari herrikoi bat eguerdian, Herrialde Katalanetako musika bazkalondoan eta arratsaldean ekitaldi sindikala.

Ekitaldi sindikal horretan bertzeak bertze Montse Castañe-k (COS sindikatuko ordezkaria Esfosan), Toni Iborra-k (Carnies en Lluitako abokatuak), Oriol Pintos (CUPeko kidea), eta CGT, LAB eta COS sindikatuetako ordezkariek hartu zuten parte.

Interbentzio guztiak askatasun sindikalaren eta lan baldintza duinen aldarrikapenaren norabidean joan ziren Esfosako borrokaren duintasuna azpimarratzen zen bezala. Sindikalgintza borrokalariak jasaten duen errepresioa ere salatu zen eta espetxean dauden Rafa Diez eta Andres Bódalo ere gogoan izan ziren.

Ekitaldi sindikala Telefonikako borrokan egondako langile baten, eta irakaskuntzako lan gatazken berri eman zuen pertsona baten interbentzioekin bukatu zen.

Ondoren eguna bukatzeko kontzertuak eta musika ezberdina egon zen.

Oro har balorazio positiboa egin zuten parte hartzaileek 100 bat pertsona inguru hurbildu baitziren Vic-era ekimen honetan parte hartzera. Borroka hau indarra hartzen ari da eta haragi industrietan lan baldintzen aldeko borroka honek aurrera jarraituko du etorkizunean ere. Atzoko egunak hauspoa eman zioen borroka honi dudarik gabe.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hauteskunde sindikaletan patronalei eta gobernuei erantzun irmoa emateko deia egin die LABek euskal langileei

Gutxieneko soldata, enpleguaren defentsa eta zerbitzu publikoak indartzea, ikasturte honetarako hiru lehentasun nagusiak. Kapitalari mugak jartzea eta birbanaketa politiken alde egitea da faxismoari eta olatu erreakzionarioari ateak ixteko biderik onena, LABen arabera.

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT-k bost greba egun deitu ditugu Osakidetzako kolektibo guztien lan-baldintzen hobekuntza eskatzeko

Deialdia egin dugun sindikatuok Osasun Sailari ohartarazi diogu ez dugula simulaziorik onartuko. Bilerak hilero deitzeak ez du esan nahi benetako negoziazioa dagoenik, eta benetako edukiak dituzten proposamenak eskatu ditugu. Uztailaren bukaeran SMErekin sinatutako akordioak agerian uzten du lan-baldintzak hobetzea borondate politiko kontua dela.

Mikel Torresek uko egin dio LABekin eta ELArekin biltzeari LGSri buruz hitz egiteko

EAEko lehendakariorde ere baden Lan sailburuak apirilean LABi eta ELAri mehatxu egin zigun ez genuelako Elkarrizketa Sozialeko Mahaian parte-hartzen; bada, hilabete gutxiren ondoren uko egin dio langileen gehiengoa ordezkatzen duten sindikatuekin biltzeari.