2026-11-28
HomeEkintza SindikalaAurreakordioa sinatu dugu Gipuzkoako Papergintzan #LortuDugu

Aurreakordioa sinatu dugu Gipuzkoako Papergintzan #LortuDugu

Akordio honek aurrerapauso handiak ekarriko ditu sektoreko langileentzat:

-Soldata igoerak, lehen bi urtean KPI bermatzen da eta beste bi urtetan KPIaren gainetik igoerak.

-KPIa negatiboa bada, bere balioa ez da kenkari bezala hartuko soldata igoeretan.

-Baimenak: genero indarkeriari lotutako baimen berria. Bikote zein seme-alaben heriotzakasuetan, lehen lanegunetik hasiko da baimena.

-Errelebo kontratua:

Egun indarrean dagoen “industrias manufactureras” delako Errelebo kontratua berrituko balitz hau baldintza berdinetan aplikatuko da. Lege hontatik kanpo geratzen diren langileei Errelebo Kontratu arrunta burutzea derrigorrezkoa izango da langileak hala eskatuz gero.

Lege hau berrituko ez balitz, langile guztientzat Errelebo Kontratu arruntaburutzea derrigorrezkoa izango da enpresentzat langileak hala eskatuz gero.

-Hitzarmen osorako ultraktibitate mugagabea baita anexoentzako ere.

LABek oso positiboki baloratzen du Aurreakordio hau, langileen eros ahalmena bermatzeaz gain, baimenetan aurrerapausoak ematen direlako eta batez ere langile guztiei Errelebo Kontratuan sartzeko aukera ematen dielako.

Datorren astean burutuko diren Langile Asanbladetan Aurreakordio honi baiezkoa ematen bazaio Gipuzkoako Papergintzako Hitzarmena Uztailaren 22an sinatuko da.

Langileek urteetan erakutsitako borrokarako prestutasunari esker lortu dugu Akordio hau lortzea beraz LAB sindikatutik Gipuzkoako Papergintzako langile guztiak zoriondu nahi ditugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:01:56

Lanean indarkeria matxistaren aurkako konpromiso berriak aldarrikatzeko mobilizatu gara

Iruñean eta Gasteizen elkarretaratze bana egin dugu gaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna.

Babes zabala lortu dugu Arabako bi enpresa pribatu handienetako hauteskunde sindikaletan

LABen eskaintza sindikal eraldatzailea eta kontraboterekoa indartuta atera da.

Bat egiten dugu Emakumeen Mundu Martxak Bilboko erailketa matxistaren aurrean deitu dituen mobilizazioekin

Emakume* bat erail dute Bilbon, Euskal Herriko seigarrena urte hasieratik. Honen aurrean, mobilizazioak deitu ditu Emakumeen Mundu Martxak, eta LABetik kalera ateratzeko deia egiten...