2026-06-20
HomeEkintza SozialaAniztasun FuntzionalaMenpekotasuna duten pertsonen eskubideak bermatzeko konpromisoa eskatu die Euskal erakundeei LAB sindikatuak

Menpekotasuna duten pertsonen eskubideak bermatzeko konpromisoa eskatu die Euskal erakundeei LAB sindikatuak

Hego Euskal Herrian menpekotasuna duten 51.000 lagunetik gora ari dira mota bateko edo besteko laguntza jasotzen. Hastapenetik MENPEKOTASUN LEGEAren ezarpenak hainbat gabezia erakutsi ditu eta egun murrizketekin Menpekotasun Legea gizarte-iruzur berri baterako bidean jarri dute. Joan den abendua ezkeroztik horri gehitu beharreko eraso berri bat ere bada, Raxoiren Gobernuaren eskutik etorri dena, urtebetean geldiaraztea erabaki baitu menpentasun ertaina duten onuradun berriak sistema honetan sartu eta finantzatzea.

 Prentsaurrekoaren edukiak

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gaur, berriro ere Udalhitzeko mahaia blokeatu dute EAJk eta PSEk, aurrerapausorik ez dutelako eman euskararen gaian zein zerbitzu publikoen kudeaketan

EAJk eta PSEek, Enplegu Publikoaren euskal Legearen moldaketaren eztabaida aitzakiatzat erabiliz, lan-hitzarmen batek jaso ditzakeen klausuletan ez dute aurrera egin nahi izan, eta merkantilizazioa...

HHEEetako zerbitzu orokorretako langileak beharra sortzen denean bertan ordezka ditzaten exijitzen dugu

Dagoeneko bi ikasturte oso daramatzagu Nafarroako Gobernuko haur eskoletako zerbitzu orokorretako langileen ordezkapenak egiteko arazo larriekin. Horrelako kontratazioak, egiten badira, oso berandu egiten dira, zoritxarrez. Eta batzuetan enpresa pribatuetara ere jotzen dute kontratazioak egiteko. Horrek tentsio larria eta gainkarga handia eragiten die langileei, horretarako beharrik izan gabe.

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek udalari exijitu diote behingoz ardura har dezala gatazkan

Lan baldintzak hobetzeko bederatzi greba aste egin ostean, atseden hartzeko unea iritsi zaie, baina ohartarazi dute datorren ikasturtean indartsu berrekingo diotela borrokari.