2026-06-14
HomeLan Osasuna IdazkaritzaMutuakZerbitzu Publikoen Federazioak prestakuntza tailerra antolatu du Mutualitateen Lege berriari buruz

Zerbitzu Publikoen Federazioak prestakuntza tailerra antolatu du Mutualitateen Lege berriari buruz


Pasa den abenduaren 15an LABen Zerbitzu Publikoetako Federazioak Mutualitateen lege berriaren inguruko mintegia burutu zuen. Honen helburua 2015eko urtarrilaren 1etik martxan dagoen lege berria ezagutzea zen, baita honen ondorioak ere, hots, mutalitateek duten gertakari arrunten kontrola, martxan dagoena 2015eko abenduaren 1etik.

Mintegiaren helburuak trebatze ideologikoa eta sindikala izan ziren. Bere egituraketari dagokionez, lehenik, mutualitateen ereduaren gaineko azalpen juridiko- praktiko egin zen. Bigarrenik, ekintza sindikalaz mutualitateen kontrako borroka nola bideratu aztertu zen. Hirugarrenik, kasu praktikoak landu zituzten: Gasteiz, Donostia eta Iruñeko Udalekoak. Amaieran eztabaida egin zen.

Osasungintza, irakaskuntza, administrazioa eta sozio-komunitarioko delegatuen parte hartzea izan zen mintegian.

LAB Zerbitzu Publikoen Federazioak markatutako helbururako, hau da, zerbitzu publikoen defentsarako positiboki baloratzen da mintegia lehenengo pauso moduan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ekainaren 15eko eta 17ko mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditugu Bizkaiko Foru Aldundiko beharginak

Telelan plan duin baten alde eta Bizkaiko Foru Aldundian akordioa/hitzarmena negoziatzearen alde deitu ditugu mobilizazioak. Bizkaiko Foru Aldundian (BFA) maiatzaren 18an egindako langileen batzarrean mobilizazio...

Nafarroan aurkeztutako Industria Foru Lege proposamenak eduki gehiago behar ditu sektorearen erronkei erantzun ahal izateko

LABen iritziz, Nafarroako parlamentuan aurkeztu berri den lege proposamenak iraganeko akatsetan sakontzen jarraitzen du, hainbat arlotan norabide egokia hartu baldin bada ere.

Fundiciones del Estandan hitzarmena sinatzea #LortuDugu

Azken asteetan mobilizazio fase luze bat aurrera eraman eta hainbat lanuzte eta greba egun egin ostean etorri da lorpena.