2026-07-15
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaLABen irakurketa EAJk irakaskuntzan bi OPE deialdi egingo dituenaren aurrean

LABen irakurketa EAJk irakaskuntzan bi OPE deialdi egingo dituenaren aurrean

Atzoko egunean, prentsa bidez, jakin genuen EAJk bi OPE deialdi egingo dituela 2014/2015 ikasturteetan zehar. Cristina Uriartek batetik, enpleguaren egonkortasun handiagoa bermatu eta bestetik, oso albiste ona dela hezkuntza sistema osoarentzat adierazi du.

LAB irakaskuntza honen aurrean:

1.-Egun hezkuntzako langileok bizi dugun egoera, azken urteotan hartutako neurri eta erabaki politikoen ondorioa da. Eta EAJ horien parte da. Egungo testuinguruari erreparatuz hau ere erabaki politiko bat dela uste dugu.

2.-Harrigarria da enpleguaren egonkortasunaz hitz egitea OPEak baliatuz, baina zertan ibili dira orain arte? Negoziazio mahaietara murrizketekin emandako atzerapausoak berreskuratzeari ekiteko inolako neurririk ez dute aurkeztu eta etorkizunari begira ere, inbertsiorik gabeko eskema batera mugatu izan dira. Hauteskundeen atarian egonik, eta legealdian, oraingoz, ezer gutxi egin dute eta zerbaitekin gozatu nahi dute jendea.

3.-Harrigarria eta lotsagarria da era berean astelehen honetan bertan, planifikazio batzordea burutu genuela eta ez zigutela honen berri eman, ez omen zekiten ezer, OPEak aurrekontuen arabera izango zirela agian. Eta bi egunetara lau haizetara zabaldu dute.

4.-Ope deialdiak langile batzuen egonkortasuna hobetuko badu ere, plan integral bat behar dugu. Eta hori zerbitzu publikoetan inbertsio gehiago egitetik etorriko da.
 

{linkr:related;keywords:irakaskuntza;limit:5;title:Albiste+gehiago}

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Patronala Gipuzkoako gasolindegien hitzarmenaren negoziazioa blokeatzen ari da

LAB, ELA eta UGT sindikatuok, ordezkaritzaren % 70,27 dugunok, elkarretaratzea egin dugu gaur Donostian, AEGA patronalaren jarrera salatzeko asmoz; izan ere, sektorean dauden benetako arazoei ez die erreparatzen patronal horrek. Hitzarmenaren negoziazioa hasi zenetik urte eta erdi baino gehiago igaro ondoren, AEGAk negoziazioa blokeatu du, eta Gipuzkoako gasolindegietan lan egiten duten pertsonen lan-baldintzak duintzeko akordio bat lortzea eragozten ari da.

Langileen osasuna bermatu dadila eskatzeko mobilizatzen ari dira Siban enpresaren lantegietan

Abanto Zierbenan kokaturiko Siban Peosa eta Siban Innobelting enpresetako langileek greba partziala egiten ari dira gaur, uztailak 15, 12:00etatik 16:00etara arte, hilaren 1ean Siban Innobelting lantegian izandako lan-istripua salatzeko.

Estatalizazioaren aurka egiteko elikagaien merkataritzako greba eguna jarraipen zabala izaten ari da

Gaur greban daude EAEko elikadurako merkataritzako langileak, LABek eta ELAk egindako deialdiari erantzunez. Gaur, Madrilen, Elikagaien Merkataritzarako Espainiako Estatuko Esparru Akordioa negoziatzeko mahaia bilduta dago, laugarren aldiz.