2026-11-02
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaLABek Aitzina gazte mugimenduaren kontrako atxiloketa gaitzetsi eta elkartasuna erakusteko elgarretaratzetara deitzen...

LABek Aitzina gazte mugimenduaren kontrako atxiloketa gaitzetsi eta elkartasuna erakusteko elgarretaratzetara deitzen du

Errepresio operazioak euskal gazteria kriminalizatu eta gaiztagin arruntak agertarazi nahi ditu, inposizio ikurrak erauzi eta Euskal Herriaren nortasuna fermu erakusteagatik. Polizia operazio honek, gatazkaren konponbidean oztopo bilakatzen da eta iraganeko girora eramaten gaitu. LAB sindikatak gaztearen askatzea galdegiten du eta haren alde elkartasuna erakusteko gaur burutuko diren elgarretaratzetan parte hartzera deitzen du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mallabiko Enerpac enpresaren itxiera salatzen dugu

Errekorreko etekinak dituen multinazional batek 43 pertsona kalean utzi nahi ditu lehenago Larzep izena zuen lantegian.

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....