2026-09-30
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaMerkataritza Askeko Itun Trasatlantikoaren kontrako adierazpena onartu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen...

Merkataritza Askeko Itun Trasatlantikoaren kontrako adierazpena onartu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ikasturtea hasi zuen pasadan larunbatean Eibarren kurtso honetarako plangintza eta antolaketa zehaztuz. Honekin batera, Merkataritza Askeko Itun Trasatlantikoaren kontrako adierazpena onartu zuten bertan parte hartzen duten eragile eta sindikatuek.

EUSKAL HERRIAN MERKATARITZA LIBRERAKO 
AKORDIO TRASATLANTIKOARI EZ 

Abajo en castellano

Pertsona, herri eta naturarentzat azken mehatxuak izen abizenak ditu, Merkataritza eta Inbertsioetarako Akordio Trasatlantikoa, hain zuzen ere (TTIP ingelesez). Troika eta politika neoliberalak pertsonen bizimoduan modu basatian eragin dute, enplegua suntsituz, eskubideak zapalduz, pribatizazioak eginez, jendea txirotuz eta zorra handituz. Orain, beste urrats bat eman nahi dute, guztia trasnazionalen esku utziz. Enpresa talde handien aktibitatearentzat oztopo den guztiarekin akabatuz: demokraziarekin, subirautzarekin, eskubide sozialekin, baita laboral eta ingurumenari dagozkienekin ere.

2013tik hona, herrien eta pertsonen ezkutura, Europar Batasunak eta Estatu Batuek, merkatu bakarra eta inolako loturarik izango ez duen merkatu librea ari dira negoziatzen. Akordio hau 2015ean zehar aplikatu nahi dute inolako herri kontsultarik egin gabe. Europako eta Estatu Batuetako multinazionalen ametsak egi bihurtuko dira.

Araudi juridikoak, finantzakoak, ingurumenekoak, zerbitzu publikoetakoak (hezkuntza, osasuna,…), elikagai politikak, jabetza intelektualari dagozkionak, aldatu egingo dituzte. Alegia, merketu egingo dituzte kapitalaren mesedetan. Nazioarteko itun honekin, enpresa trasnazionalak merkatu eta botere politikoen jabe izango dira, pertsonak eta herriak ixilduz, eskubideak urratuz eta bizi baldintzak gogortuz. 

Horrelako itunak inposatu diren tokietan ondorio suntsitzaile berberak sortu dituzte: 
–Lan esplotazio handiagoa. Lan eskubideak desagerrarazi dituzte, deslokalizatuz, soldatak jeitsiz, lan eta lan-osasunaren baldintzak okerragotuz, lanpostuak suntsituz, gutxieneko soldata eta giza-babesa zalantzan jarriz,..
–Merkatua egiten da zerbitzu publikoen jabe. Hezkuntza, osasuna, garraioa, gizarte zerbitzuak, pentsioak, ura, zaborra… merkatu liberalizazioaren menpe geratuko dira. Zerbitzu publikoa harrapakin guragarriena bilakatu da eta pribatizatutakoaren itzulera ezinezkoa bihurtuko da. Unibertsaltasun, berdintasun eta doakotasun printzipioak indargabeturik geratzen dira.
–Elikadura subirautzak ikaragarrizko kolpea jasan du. Elikagaien kontrolaren desagerpena, pestizida arloan araudia eza, haragi hormonatuak, transgenikoak, tokian-tokiko komertzializazio zirkuitoen desagerpena,… 
–Ingurumen arloan mehatxua handituz doa. Fracking ustiatze teknikari bidea errazten zaio, ingurumena babesteko neurriak leunduz doaz, energia eredu kutsatzaile eta xahutzailea berresten da.
–Botere guztia multinazionalentzat. Jurisdikzio (eskumen) nazionalen aurrean ez dute erantzun beharko. Beraien interesak arriskuan izanik, edota erabaki eta legeek beraien negozioak atakan jarriz gero, nazioarteko epai mahai ilunetara joko dute, salaketak eta kalte ordainak exijitzea saihestuz. 
–Pertsona eta herrien arteko harremanak pozointzen ditu. Edozein modutara mozkin eta irabaziak bilatzeak deslokalizazioa areagotzen du, lehia eta konpetentzia sortuz. Honek guztiak, berdintasun kultural diktadurapean, makurtzea eta menperatua izatea dakar. Merkatuen aginduzko diktadurak dira.

Merkataritza librerako akordio hau beste urrats bat da kapitalismo globalizaturantz. Enpresa transnazionalei babesa eta boterea emateak ondorio zuzena dakar: herrientzako demokrazia eta subirautza gutxiago, eskubide sozialetan murrizketak, urritasun gehiago, arriskuak ingurumenarentzat eta herrien arteko elkartasunerako oztopo gehiago. Hau guztiagatik, ezetz esaten diogu Euskal Herrian Merkataritza Librerako Akordio Trasatlantikoari.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren asanbladak itun hau errefusatzen du. Itun honen atzean kapital neoliberala baitago, gaurko eta biharko gizarte maila bidegabeak ezartzen dituena. Egoera larri eta kaskarren aurrean, kontsumoa, indibidualismoa, pribatizazioak, erabakitze eskubide ahalmenak urratzen dituena, bizimodu neoliberala, bultzatzen duena. Hau guztiagatik, sustatu ditzagun honakoak gure herria eta munduko beste herrientzat:

• Justizia, elkartasuna eta unibertsaltasuna. eskubide sozial, ekonomiko, kulturalak eta demokrazia parte hartzailea.
• Naturaren mugak errespetatuko dituen produkzio eta kontsumo motak.
• Bizitzaren sostengua lehenetsiko duen eredu sozio ekonomikoa, pertsona eta herrien zerbitzura.
• Aberastasuna, lana eta enpleguaren banaketa bidezkoa eta zuzena.
• Herri eta pertsonen arteko elkartasuna.
• Eredu ekonomikoa, soziala eta politikoa erabakitzeko eskubidea. Eskubide sozialak, lan eskubideak, kulturalak eta ingurumenari dagozkionak bermatzeko.

Eibarren, 2014ko urriaren 4an

EN EUSKAL HERRIA, 
NO AL TRATADO TRASATLÁNTICO DE LIBRE COMERCIO

La nueva amenaza para las personas, los pueblos y la naturaleza se llama Tratado Trasatlántico de Comercio e Inversiones (TTIP, sus siglas en inglés). La Troika y las políticas neoliberales han entrado en la vida de las personas destruyendo empleo, arrasando derechos, privatizando, empobreciendo, endeudando. Ahora pretenden dar un paso más: dejarlo todo en manos de las transnacionales, eliminando todo aquello que obstaculiza la actividad de los grandes grupos empresariales y su ansia de beneficios: democracia, soberanía, derechos sociales, laborales y medioambientales.

La Unión Europea y los Estados Unidos, están negociando desde 2013, y de espaldas a los pueblos y a las personas , un acuerdo de libre comercio para conseguir un único mercado sin ataduras. Acuerdo que pretenden aprobar sin consulta popular a lo largo de 2015. El sueño de las multinacionales europeas y estadounidenses se verá cumplido. Las normas jurídicas, financieras, medioambientales, de servicios públicos (salud, educación,…), agro alimentarias y de propiedad intelectual serán modificadas e igualadas a la baja, para mayor gloria del capital. En definitiva, con este Tratado las empresas trasnacionales se adueñan definitivamente de los mercados y de los poderes políticos, silenciando y estrangulando aún más a las personas, los pueblos y sus derechos y condiciones de vida. 

Este tipo de Tratados ha tenido los mismos efectos devastadores allá donde se han impuesto:
– Mayor explotación laboral. Eliminación de derechos laborales, deslocalización, guerra a la baja de salarios, empeoramiento de las condiciones de trabajo y la salud laboral, destrucción de puestos de trabajo, cuestionamiento del salario mínimo y la protección social.
– El mercado se adueña de los servicos públicos. La educación, la sanidad, el transporte, los servicios sociales, las pensiones, el agua, la basura… serán sometidos a mayor liberalización. Lo público se convierte en la presa codiciada, y la reversión de lo privatizado se pretende hacer imposible. Los principios de universalidad, igualdad y gratuidad quedan disueltos.
– La soberanía alimentaria sufre un golpe mortal, mediante la eliminación de controles alimentarios, desregulación en materia de pesticidas, carnes hormonadas, tránsgenicos, desaparición de los circuitos locales de comercialización, …
– Aumenta la amenaza sobre el medio ambiente: se allana la explotación del fracking, se relajan las medidas de protección ambiental, se apuntala un modelo energético contaminante y despilfarrador.
– Todo el poder para las multinacionales. No tendrán que responder a las jurisdicciones nacionales. Si sus intereses están en peligro, si existen decisiones o leyes que cuestionen su libertad de negocio,… podrán acudir a tribunales internacionales de arbitraje opacos para denunciar y exigir indemnizaciones.
– Envenena las relaciones entre las personas y los pueblos. La búsqueda del beneficio a cualquier precio por parte de la dictadura de los capitales supone acelerar las deslocalizaciones, acelerar la rivalidad y la competencia, promover la uniformización cultural, someter y humillar a los pueblos ante el imperativo de los mercados.

Este Tratado de Libre Comercio es un paso más en la globalización capitalista. A mayor protección y poder para las empresas transnacionales, mayor negación de la soberanía y la democracia de los pueblos, menos derechos sociales, más precariedad, mayores riesgos para el medio ambiente y un obstáculo para la solidaridad fraternal entre los pueblos. Por ello, en Euskal Herria decimos no al Tratado de Libre Comercio. 

La Asamblea en favor de la Carta de los Derechos Sociales en Euskal Herria impulsará el rechazo a este Tratado. Y lo hacemos porque este Tratado forma parte del orden social neoliberal injusto, presente y futuro, que se nos impone. Frente a la precarización, el consumismo, el individualismo, la colonización neoliberal, privatizaciones y negaciones del derecho a decidir, impulsemos para nuestro pueblo, y todos los pueblos del mundo: 

• Justicia, solidaridad y universalidad. Reconocimiento de los derechos sociales, económicos, lingüísticos, culturales y de democracia participativa.
• Otra forma de producción y consumo que respete los límites de la naturaleza.
• Un modelo socio-económico cuya prioridad sea el sostenimiento de la vida, al servicio de las personas y pueblos.
• El reparto justo y equitativo de la riqueza, del trabajo y del empleo.
• La solidaridad entre las personas y los pueblos.
• El derecho a decidir nuestro propio modelo económico, social y político para poder garantizar los derechos sociales, laborales, culturales y medioambientales

Eibar, 4 de octubre de 2014 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Langileen aldarrikapenei erantzungo dieten proposamen zehatzak eskatu dizkiogu Osakidetzari

Osakidetzako Zuzendaritzak aurkeztu egin du Mahai Sektorialeko sindikatuei bidalitako proposamena. Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioaren lehen zirriborro bat da eta dokumentuak ez du barneratzen sakoneko gaiei buruzko proposamenik, hala nola ordainsariak, lanaldi murrizketa edo lan kargak.Gai horiek sindikatuon aldarrikapenen artean daude.

Ez dugu onartzen patronalek akordioak ez betetzeagatik langileak kaleratuak izatea

2024ko otsailean Greba Amaierako Akordioa (GAA) sinatu genuen. Hurrengo egunean langileok gure lanpostuetara bueltatu ginen. Baina patronalek ez zuten akordioa bete, fede txarrez negoziatu eta sinatu baitzuten, hau da, sinatutako akordioa beteko ez zutela jakinda. Lehenik eta behin, ez zituzten soldatak eguneratu nahi, gero ez zituzten sortutako atzerapenak ordaindu nahi, eta, ondoren, uko egin zioten ordu bateko eskola ordua murrizteari eta lan pertsonalerako ordu bateko igoera aplikatzeari. Horrenbestez, epaitegietara jotzera behartu gintuzten, sinatutakoa bete zezaten. Hiru aldiz jo behar izan dugu Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusira (EAEAN), eta hiruretan epaileek arrazoia eman digute, argi eta garbi utziz KEk (Kristau Eskolak), AICE-IZEAk eta ikastetxeek bete behar zuten akordioa urratzen zutela. Epaiek patronalek erabili dituzten argudioak desmuntatzen dituzte, honako baieztapen hauek jasotzen baitituzte: 1. Akordioak hitzarmen maila duela, sinatzaileek nahitaez bete behar dutela eta 2024ko otsailaren 5etik, hau da, sinatu zen egunetik aurrera, indarrean zegoela. 2. Itundutako soldata eta lan-baldintzak ez daude finantzaketa publikoari lotuta eta ez daude finantzaketa publikoaren menpe. Zehazki, eskola-orduak ordubetez murrizteko neurriak, adostua eta sinatua dagoenak, bi helburu zituen: 1. Langileen lan-karga izugarria murriztea. 2. Matrikulazioen jaitsieragatik ikasgelak galtzearen ondorioz hurrengo ikasturteetarako aurreikusitako inpaktua eta langileen kaleratzeak murriztea. Izan ere, horrela ahalbidetuko litzateke ikasgelaren bat ixten den ikastetxeetan kaleratzeak saihestea. Nola? Bada, eskola-ordu murrizketa aplikatzearen ondorioz egin beharko liratekeen kontratazio berriekin konpentsatuz. Gainera, ikasgelarik ixten ez den ikastetxeetan kontratazio berriak egongo lirateke, eta Birkokapen Akordioaren bidez, beste ikastetxe batzuetatik kaleratutako langileek lehentasuna izango lukete. Horrela egin behar zen, baina KEk eta AICE-IZEAk uko egin diote. Publikoki esaten dute kezkatuta daudela ikasgelak ixteagatik, baina ez da horrela, beren ez-betetzeekin eta fede txarrarekin 160 kaleratze baino gehiago eragin baitituzte. Joan den ikasturtean 100 langile inguru kaleratu zituzten, eta ikasturte honetan 160 baino gehiago. Ikasgela galtzearen ondoriozko kaleratze “objektiboak” salatuko ditugu, bidegabeko kaleratzeak direla argudiatuz; izan ere, kaleratzea ez da ikasgela galtzeagatik gertatu, baizik eta ikasgela galtzeagatik eta sinatutako irakastordu murrizketa ez aplikatzeagatik. Hau da, patronalek Greba Amaierako Akordioa bete ez izanaren ondorio zuzena da 160 langile baino gehiago kaleratzea, baita horiek birkokatzea oso zaila izatea ere. Gaur, irailak 30, arratsaldez, ikasturte berria ospatuko du KEk Gasteizko San Viator Ikastetxean. STEILASek, CCOOk, LABek eta UGTk garbi dugu ez-betetzeekin eta kaleratzeekin ez dugula ezer ospatzeko, eta bai asko aldarrikatzeko. Hori dela eta, arratsaldean ospakizunaren atarian esango diegu, argi eta ozen, sinatutako akordioa bete behar dutela eta negoziazio mahaira hitzarmen proposamen bat eraman behar dutela, atzerapausorik gabekoa eta GAAn sinatutako eskubide guzti-guztiak jasoko dituena. Eskola-orduen murrizketa eta lan pertsonalerako bost orduak jaso beharko ditu. Horrek, neurri handi batean, gelak ixteagatiko kaleratzeak murriztuko lituzke. 2026ko maiatzean, berriro ere, patronalek seriotasun faltaz eta fede txarrez jokatu zuten. Negoziazio mahaian hitzarmen-proposamen bat aurkeztu zuten, arreta zuzeneko orduak murriztea eta lan pertsonalerako bosgarren ordua ezartzea jasotzen zituena. Bost egun geroago erretiratu egin zuten, baina zer gertatuko litzateke sindikatuek proposamena sinatu izan balute? Jarrera hori errespetu falta ikaragarria da sektoreko 9000 langileekiko. Patronal serioak behar ditugu, sinatzen dutena betetzen dutenak. Horrenbestez, beste behin ere honakoa exigitzen diegu KEri, AICE-IZEAri eta ikastetxe guztiei, aplikazioaren azken arduradunak baitira: 1. Sinatutako GAA osorik betetzea, eskola-orduen murrizketa barne, dagokion konpentsazioarekin. 2. Atzerapausorik gabeko hitzarmen-proposamena aurkeztea eta GAAn adostutako guztia jasotzea. Bide batez, sektoreko ikastetxeen %20 inguru ari dira aplikatzen eskola-orduen murrizketa, Elizbarrutiko ikastetxe guztiak barne. Egin daiteke, baina ez dago horretarako borondaterik. STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok patronalen ez-betetzeak salatzen jarraituko dugu, GAAn jasotako eta sinatutako eskubide guztiak bete arte.

Enpresaren kudeaketa negargarriak hartzekodunen konkurtsora kondenatu du Olazabal y Huarte

Gasteizko enpresa historikoak itxierari eta 30 lanpostu suntsitzeari egin behar die aurre. Olazabal y Huarte enpresa txarto kudeatua izan da hainbat urtez. Duela urte batzuk,...