2026-10-29
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaLABen elkartasuna adierazi nahi dio Alfonso Fernandez, Alfon-i

LABen elkartasuna adierazi nahi dio Alfonso Fernandez, Alfon-i


Alfon 22 urtetako Madrilgo Vallecas langile-auzoko bizilaguna da. 2012ko Azaroak 14eko greba zela eta bere etxetik irten eta pikete bateratuetara zihoanena lan erreforma, murrizketak, osasun eta irakaskuntza sistemen pribatizazioen aurka borrokatzera atxilotua izan zen.

Irailak 18an bere aurkako epaiketa hasi da, non 5 urte eta erdiko gartzela zigorra eskatzen zaion.

Aipatu beharra dago Alfon atxilotua izan zenean 56 egun pasa izan zituela kartzelan bereziki gogorra den FIES erregimena aplikatu ziotelarik. Egoera horrek sortu zuen nazioarteko elkartasun garrasiari esker kaleratua izan zen. Alfonek atxiloketa prozesuan eta polizia-etxean pasa zituen orduetan jasotako mehatxu eta koakzioak salatu zituen.

Alfonen kasua kriminalizazio testuinguru baten bakarrik uler daiteke, non Europa guztian baina Espainiar Estatuan batik bat. gizarte borroka eta protestak zigortuak diren.

Euskal Herrian ondo ezagutzen ditugu estrategia hauek. Horrela, beste batzuen artean, bi gazte, Urtzi Martinez eta Jon Telletxea bi urte eta erdiko kartzela zigorrak jaso dituzte 2012ko martxoak 29ko greba orokorrean Bilbon “desordena publikoa” sortzeagaitik. Epaiketa berean epaitu zituzten beste lagun batzuk absolbituak izan ziren. Zigor bidegabeak dira justifikazio moduan poliziaren bertsioa bakarrik jasotzen duten heinean.

Guzti honegatik, gure Alfonsorekiko elkartasuna berretsi nahi dugu eta egunotan sostengu eta kriminalizazioaren aurka egon daitezkeen mobilizazioekin bat egitera deitzen dugu jendartea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....

Gipuzkoako esku-hartze sozialean negoziazioari bide eman behar zaiola aldarrikatzeko atera gara kalera

Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko langileek beren aldarrikapenak barnebilduko dituen hitzarmena aldarrikatzeko manifestazioa egin dute Donostian. 10 hilabete pasa dira negoziatzen hasi zirenetik, eta Hedatzen patronalak negoziazioa blokeaturik dauka.

Bizkaiko metalgintzako mahaian FVEMek atea itxi dio plataforma bateratuari, eta eskubide murrizketei eusten die

Patronalak sindikatuek planteatutako hobekuntza guztiak baztertu ditu, eta otsaileko proposamenean jasotako atzerapausoek bere horretan segitzen dute. LABen ustez, plataforma bateratua aurkezteko eskakizuna negoziazioa blokeatzen jarraitzeko aitzakia izan da.