2026-03-20
HomeIndustriaIndustria KimikoaLABek salaketa aurkeztu du Audientzia Nazionalean Michelinek CCOO eta UGTrekin adostutako malgutasun...

LABek salaketa aurkeztu du Audientzia Nazionalean Michelinek CCOO eta UGTrekin adostutako malgutasun akordioaren aurka

Gaur LABek Audientzia Nazionalean Michelinek, CCOO eta UGTrekin adostu zuen MALGUTASUN akordioaren aurkako salaketa jarri du. Akordio honek izaera estatala izanik Michelinek Lasarten eta Gasteizen dituen lan zentruetan ere eragina dauka.

Orain urtebete, Michelinek CCOO eta UGTrekin adostu zuen lanaldia MALGUTUKO zuen sistema berri bat ezartzea Estatu espainarrean dituen lantokietan. Sinatu zenean ere LABek akordio honek lanaldiaren erabateko malgutzea eta soldaten galera garrantzitsua ekarriko zuela salatu genuen. Sistema honen ezaugarri batzuk gogoratze aldera:

1. Sistema berriak Sistema Plusean %40rainoko soldata jaitsiera ekarri du, urteko lanaldia luzeago izanik. Egoera jakin batzuetara iritsirik langileak etxeratu ahalko ditu enpresak 15 egunerarte soldataren %20 soilik ordainduz.

2. Sistema berriak 79 lan egutegi ezberdin eskaintzen ditu, hauetariko bakoitzak bere urteko lanaldi eta Sistema Plus ezberdina dituelarik.

3. Honez gain lan egutegi horietan, urtean zehar enpresak 20 egun gehiago lan egin ahalko du edo hala nahi izanez gero 30 egun itxi.

MALGUNTASUN hau guztia gutxi balitz, LABen iritziz Michelinek CCOO eta UGTrekin adostu duen akordio estatal honek bere funtzionamenduan legea urratzen du, izan ere, pertsona bajan dagoen momentuak ez ditu errespetatzen. Langileek lanaldi negatiboa pilatzen dute, hau da, baja egoeran egon arren Michelinekiko lan egun moduan zorra pilatzen da.

Zentruarteko Komiteak sinaturiko akordioak Michelinek Estatuan dituen lan zentruei eragiten die, Euskal Herrian dauden lantokiez gain Valladolid eta Aranda de Duerokoei (Gaztela Leon). Euskal Herrian Michelinek 3.600 langile dauzka Lasarteko lantegian (550 langile) eta Gasteizko lantegian (3.100langile).

Akordioaren izaera estatala dela eta salaketa Madrilgo Audientzia Nazionalean egin behar izan dugu.
Salaketa juridikoki sendoa dela ulertzen dugu eta beraz gure eskaeraren legalitatea onartua izatea espero dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.