2026-10-09
HomeEmakumeakMartxoak 8Emakumearen Nazioarteko Eguneko mobilizazioak

Emakumearen Nazioarteko Eguneko mobilizazioak

Aurtengo martxoaren 8ko testuinguruan, LAB sindikatuak eskualdeka mobilizazio eta ekimen ezberdinak burutuko ditu martxoaren 7an. Sindikatuaren asmoa krisitik “ateratzeko” aitzakipean aplikatutako errezeta ezberdinek emakumeongan izaten ari duten eragina ezagutzera eman eta, bereziki, emakumeak jasaten ari garen enplegu suntsiketa bizibilizatzea da. Honekin batera emakumeak enplegu duin baterako dugun eskubidea aldarrikatuz, eta eskubide hau bermatuko duen enplegu plan eraginkor baten beharraz ohartaraziz.

Mobilizazio ezberdinak burutuko ditugu:

Modu isilean, oihartzun mediatiko handirik gabeko kaleratze indibidualen bidez ematen ari den emakumezkoen enplegu suntsiketa salatu:

– Donostian, KONZENTRAZIOAK, 12:30tik 13:30tara, San Martin zentro komertzialaren inguruan eta Bretxa zentro komertzialaren inguruan.

– Pasai Antxon, kaleratzeak burutu dituzten dendak salatu eta Herriko plazan MURALA egingo dute.

Emakumezkoen enplegua suntsitzen ari diren enpresak identifikatu:

– Bilbon, GIZA KATEA, 10:30tan Iberdrola dorretik, perfumerias Marionnaud-etik pasaz, Kutxabank eta Diputazioan bukatuz.

– Tolosan, 12:00etan KONZENTRAZIOA, SGL garbiketa enpresa aurrean, bere langile guztiak kaleratu dituen enpresa. Ondoren Lanbidera.

Zerbitzu publikoetan eman den enplegu galera azalarazi eta salatu, kontuan izan behar bai dugu, emakumeok nonbait enplegu duina lortu izan badugu sektore publikoan izan dela, eta orain enplegu hori ere galtzen ari gara:

− Gasteizen, 11:30 GIZA KATEA, Arabako Diputaziotik Gasteizko udaletzeraino.
− Algortan, 12.00etan KONZENTRAZIOA, Bidezabaleko anbulategian.

Sektore publikoan eman den zerbitzuen pribatizazioa salatu, gogaratu behar da pribatizatutako zerbitzu gehienak (jantokiak,garbiketak …) emakumeak egikaritzen dituztela:

– Iruñean, KONZENTRAZIOA, 12:00etan, Principe Viana hospitalean sukalde eta jantokiaren pribatizazioaren kontra.

Lanbideren aurrean emakumezkoen langabezi tasa salatzeko:

– Azpeitian, ELKARTARATZEA, 12:00tatik 12:30tara Lanbide aurrean.

–Basaurin, GIZA KATEA, lanbidetik udaletxeraino.

– Laudion, GIZA KATEA, 12:30 tan Lanbidetik Gizarte Segurantzara.

Emakumeontzat enplegu duin bat bermatzeko tresna den heinean, negoziaketa kolektiborako dugun eskubidearen defentsan:

– Bizkaiko kontserberatan
ordu erdiko lan uzte deialdia, 12:00etatik – 12:30etara
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Postako langileak kalera atera dira zerbitzu publikoaren eta beren eskubideen defentsan

Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Honako neurri hauek eskatu dituzte, hemen erabaki nahi dituztelako beren lan-baldintzak: - Posta Zerbitzu Unibertsalaren finantzaketa indartzea kalitatezko...

EAEko udal sektoreko greba eguna arrakastatsua izan da eta langileek argi eta garbi adierazi diote EUDELi negoziazioaren blokeoa ez dutela onartuko

Bizkaiko eta Gipuzkoako zonalde askotan greba jarraipena zabala izaten ari da, hainbat udaleta udal zerbitzu itxi direlarik. LABek eta ELAk argi adierazi nahi diegu Eudeleko mahaia osatzen duten alderdiei Udalhitzen negoziazioaren blokeoa ez dugula onartzen eta aurrera pausuak emateko garaia dela.

LABek Euskal Herrian azaroaren 11rako greba orokorra deitzea proposatuko dio bihar bere Nazio Biltzarrari

Eragile sindikal eta sozialekin deialdi bateratuaren alde egindako lanaren ondorioz eta Espainiako Estatuko Maizterren Konfederazioarekin harremanetan egon eta gero, azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen eta soldata duinen aldeko greba orokorra antolatzeko erabakia proposatuko dio LABek bere Nazio Biltzarrari bihar arratsaldean.