2026-09-25
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaGipuzkoako hirugarren adinekoen egoitza eta eguneko zentruetako hitzarmenaren aurka abiatutako prozesuan Adegiren...

Gipuzkoako hirugarren adinekoen egoitza eta eguneko zentruetako hitzarmenaren aurka abiatutako prozesuan Adegiren jarrera salatu nahi du LABek

Gipuzkoako Foru Aldundiaren, zehazki Ander Rodriguez ahaldunaren kontra, eta LAB, ELA, CCOO, UGTn eta LARESen aurka ADEGIk aurkeztutako salaketaren haritik gaur, urtarrilak 7, Bilbon izan den epaiketa salatu nahi dugu. LABetik, beste behin, Gipuzkoako 3. adineko egoitza eta eguneko zentroetako langileen gatazkan Gipuzkoako Foru Aldundiaren jokabidea txalotzen dugu. Orain arte hartutako jarrera eta erabakiei gure sostengua ematen diegu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu zuen iniziatiba balio politiko handikoa da: Batetik, lehen aldiz horrelako instituzio batek onartu egiten duelako zerbitzu hauen izaera publikoa. Bestetik, adierazpenetatik haratago hauek burutu ahal izateko konpromiso ekonomikoak bereganatzen dituelako; eta azkenik, lan erreformaren ondorioak eragozteko planteamendua egiten duelako, negoziazio kolektiboaren euskal esparruaren defentsan instituzioek jokatu dezaketen paper aktiboaren urrats gisa.

ADEGIK jarrera ezin erasokorragoa eta harroa hartu du gatazka honetan: Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontrako eta bere ahalduna den Ander Rodriguezen kontrako eta sindikatu guztion kontrako (LAB, ELA, CCOO eta UGT) salaketa jarri zuen eta gaur epaituak izan gara.

Epaiketa honetan ADEGIk bere jarrera mantendu du. Sindikatuen aldetik argi geratu da ADEGI mahai negoziatzailean negoziatzeko borondate eza izan dela arazo bakarra sektoreko hitzarmena ez negoziatzeko. Fiskalak ere adierazi du negoziaketetan ez dela negoziatzeko eskubidearen aurkako urraketarik eman.

LABek ADEGIri bere harrokeria eta bere diru gose asegabea alde batera uzteko, salaketak bertan behera uzteko eta egoitza eta eguneko zentroetako lan hitzarmena sinatzeko exijitzen dio.

Donostian, 2014ko urtarrilaren 7an
  

LAB sarean
{module[111]}
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los Ochoseko bizilagunen mezu argia, Erandioko herriaren babesarekin: “Ez gara joango”

“Etxebizitza eskubidea da, eta eskubideak defendatu egiten dira”, adierazi dute bizilagunek, eta euren bizi proiektua garatzeko eskubidea bermatu arte borrokan eta antolatuta jarraituko dutela berretsi dute. 

50 mobilizazio baino gehiago egin ditugu EAEko udal sektorearen lan baldintzak hobetu behar direla aldarrikatzeko

LABek eta ELAk deituta, milaka udal langilek EUDELi eta EAJri, EH Bilduri eta PSEri exijitu diete Udalhitzeko mahaiara edukiak behingoz ekartzeko. EAEko udaletan urte asko...

Elkarlan zintzorako deia egin dugu Nafarroan lan mundua euskalduntzeko urratsak eman daitezen

LAB bidelagun izango gaitu ELAk, lan mundua euskalduntzeko konpromiso zehatzak eta elkarlanerako borondatea erakusten baditu; bestela, euskalduntzearen kaltetan izango da. Langileok euskaraz lan egiteko eskubidea...