2026-06-17
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek negoziatzeko exijentzia eta murrizketen inposaketari kritika eramango ditu osakidetzako sektore mahaira

LABek negoziatzeko exijentzia eta murrizketen inposaketari kritika eramango ditu osakidetzako sektore mahaira

Osakidetzak Sektore Mahaia deitu zuen joan den ostiralean, Osakidetzaren II Euskararen Planaren harira. Era berean, gaur, asteartea, beste mahai bat dago deituta. LAB gaurkoan ere aldarrikapen berekin joko du sektoreko mahaira; murrizketetan atzera egitea exijitzera. 

LAB helburu argi batekin joan zen ostiraleko bilerara: mahai gainean berriro ere ipintzeko negoziazio errealaren beharra eta dekretu bidez gure lan eskubideen kontra buruturiko murrizketa ezin larriagoak salatzeko. Gainera, Osakidetzari euskararekiko benetako konpromisoa exijitu diogu, argi baitago Euskara Planarekin batera borondate politikoa eta egitasmoa sustatzeko aurrekontua nahitaezkoak direla. Orain arte PNVk ez du ez bata ez bestea izan. Izan ere, gaia Mahai Sektorialera eramana izan da LABen bultzadaz; hori bai, negoziatzeko betarik gabe, deialdi kaxkarrarekin eta inolako idatzizko konpromiso barik.

Osakidetzaren asmoa argazki polita lortzea bazen, LABek zapuztu egin dio abagunea, mahaira eramanez Osakidetzako langileon aldarrikapenak. Bada garaia kendutako guztia bueltatzeko eta Lan Baldintzen Akordio berria negoziatzen hasteko.

Pilota Osakidetza eta PNVren teilatuan dago oraingoan. Ez badiote uzten murrizketak gauzatzeari, eta batez ere, lanaldia luzatzeari, LABek ez du negoziatzeko aukerarik ikusten. Eszenatoki honetan, osasun sarean gatazkek areagotu baino ez dute egingo; ez soilik langileon aldetik, baizik eta erabiltzaileon aldetik ere.

Izan ere, azken hilabeteotan egin bezala, LABek sektoreko sindikatuei dei egiten die jarrera komuna adosteko Osakidetzaren inposaketaren bidea aldatze aldera. Gure lan-zentroetan borrokan gauden bitartean, ez dira ulergarriak sindikatu batzuen Osakidetzarekiko epelkeria. Lan zentroetan murrizketen kontra elkarturik bagaude borrokan, jarrera berbera mantendu beharko genuke mahai sektorialean.

Hala, gaurkoan berriro LABek sektore mahaira joko du aldarrikapen berekin: atzera egitea murrizketetan –eta batez ere, lanaldiaren luzapenean-; eta Akordio berri baten benetako negoziazioa, egutegi eta edukiekin. Era berean, sektoreko mahaian dauden beste sindikatuei (SATSE, SME, ELA, CCOO eta UGT) Osakidetzaren aurrean posizio komuna eta tinkoa hartzeko oinarrizko proposamena luzatuko diegu, asteartean bertan.
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.