2026-07-03
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsasungintzaren pribatizazioaren kontrako borroka aztertzeko jardunaldia Donostian

Osasungintzaren pribatizazioaren kontrako borroka aztertzeko jardunaldia Donostian

Osasungintzaren Publikoaren defentsan herri-mobilizazioak duen garrantzia azaltzeko jardunaldia antolatu du Ipar Hegoa Fundazioak datorren azaroaren 21ean. Jardunaldian Nines Maestro eta Toño Martín, CASeko kideak (Coordinadora Anti-privatización de la Sanidad pública de Madrid), Madrilgo osasungintza publikoaren pribatizazioaren kontrako herri-mobilizazioen esperientzia aurkeztuko dute.

Jardunaldia azaroaren 21ean izango da Donostiako Gipuzkoako Medikuen Elkargoan (Frantzia Pasealekua 12), goizeko 10:00etan.

JARDUNALDIAREN HIZLARIAK

Nines Maestro
Madrilgo Erkidegoko osasungintza publikoan espezialista eta CASeko kidea (Madrilgo osasungintza publikoaren pribatizazioaren kontrako koordinadora).

Toño Martín
Madrilgo Erkidegoko familia-medikua eta CASeko kidea.

Osasungintza publikoko profesional talde batek, erabiltzaile eta auzotarrek, eta dirulaguntzarik jasotzen ez duten erakunde sindikal eta sozialek Madrilgo Osasungintzaren Pribatizazioaren kontrako Koordinadora sortu zuten 2004an, osasun-sistema publikoaren alde indarrak bildu eta antolatzeko helburuarekin.

Ordutik hona borroka ezberdinak aktibatzen joan dira Madrilgo erkidegoan PPk martxan jarritako pribatizazio-prozesuen kontra. Hauxe izan da egun milaka pertsona mobilizatzen dituen “marea zuriaren” ernamuina.

Nines Maestro zein Toño Martin mugimendu honen sortzaile eta inspiratzaile izan dira eta euren esperientzia eta ikuspegia eskeini diezazkigukete egungo egoeraren inguruan, Madrilgo sei ospitaletan kudeaketa pribatua ezartzeko ahaleginaren judizializazioaren ondoren.
  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako kolektibo guztiekiko errespetua eta negoziazioan gardentasuna eskatzen dugu zerbitzua indartzeko

Osasun sistema publikoa indartzeko, pribatizatutako zerbitzuak publifikatzeko eta lan baldintzak negoziatzeko exijitzen dugu, eta eredu aldaketa hori lortzeko langileen arteko eta eragileen batasuna ezinbestekoa izango da.

Ikasturte amaierak agerian utzi du lan prekarioen pisu nabarmena

Aurreko urteko ekainean baino 902 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian; guztira 132.512 dira, eta azken hilabetean 503 langile batuzaizkio zerrenda horri. Honen atzean bi arrazoi nagusi daude; alde batetik, ikasturte bukaera dela, eta bestetik, ezohiko erregularizazio prozesuaren lehen ebazpenak atera direla. Langabeziak gora egiteaz gain, egiturazko arazoak areagotzen jarraitzen dute eta prekarizazioa sistemaren muina bihurtu da.

Lan istripuen aurkako borrokan bide penala jorratuko dugu, enpresariek inpunitatez jokatzeari utz diezaioten

Lehen kasuaren berri eman dugu: AranokoMaderas en General Justa S.L. enpresako lan istripu larriaren harira, LABen salaketa tramitera onartua izan da, eta ikerketapean daude enpresako bi arduradun.