2026-08-23
HomeErrepresioaErnai, Sortu eta LABeko kideek jazarpen eta espioitza politikoa salatu dute

Ernai, Sortu eta LABeko kideek jazarpen eta espioitza politikoa salatu dute


Ernaiko, Sortuko eta LABeko kideek agerraldia eskaini zuten atzo jasaten ari diren jazarpen eta espioitza politikoa salatzeko. Ernaiko kideek, euren egoitza baten aurrean aurkitutako espioitza tresnak erakutsi dituzte.

Ernai, Sortu eta LABen irakurketa jasaten ari diren jazarpen eta espioitza politika salatuz

Snowden kasuak majo astindu ditu hautsak mundu guztian. Eskandalua zabaldu da herrialdez herrialde goi agintariei egin zaizkien entzuketak direla-eta, herrialde horiek egingo ez balituzte bezala edo jakinaren gainean egongo ez balira bezala.

Asteburuan zenbait mediotan zabaldu da ezker abertzaleko kideok espioitza etengabearen biktima garela. Ez da berria zoritxarrez. Atzo Kongresuko segurtasun batzordean azalpenak eman behar izan zituen Félix Sanz Roldán CNIko zuzendariak. Lotsa zer den jakin gabe gezurra bota zuen herritarron aurpegira barre eginez. CNIk ez omen ditu politikariak zelatatzen. Baina telefono entzuketak espioitza eta jazarpenaren izebergaren punta baino ez dira.

Aste honetan bertan Ernai gazte antolakundeak erabiltzen duen lokal baten ate aurrean aparatu hau aurkitu dugu, Lokalaren atera zuzenean enfokatutako kamera bat eta entzungailua. Ez da berria Ernaiko kideok zein ezker abertzaleko kideok jasaten dugun jazarpena. Ezker abertzalekook etengabe izaten dugu kalez jantzitako polizia atzetik, espresuki jarritako kontrolak edota telefono deien entzuketa jazarpen horren adibide batzuk baino ez dira.

Honek frogatzen du beraz gezurretan ari dela CNIko zuzendaria eta Espainiako Gobernua.

Zer dio Espainiako Gobernuak honi buruz? Gezurrak esaten jarraitu behar du? Zer dela eta halako espioitza sareak gure aurka? Ernai proiektu politiko eraldatzaile baten alde eta gazteon arazoei aterabideak emateko sortutako antolakundea da. Beraz, guztiz salatzekoa da halako jazarpena pairatzea.

Gogor salatu nahi dugu jarduera hau. Antolatzeko eta biltzeko eskubidearen aurkako atentatu larria da hau, nahiz eta normaltasun itxura eman nahi duten batzuek. Konponbidearen bidean urratsak eman behar ditugu. Eta hobe lukete ezkutuan ibili ordez, mahaiaren bueltan denok eseri eta aterabideak adostuko bagenitu.

Beraz, Ezker Abertzaleko kideongan ezarritako jazarpena bertan behera geratzea exijitzen dugu eta Euskal Herriko alderdi politiko nahiz eragile ezberdinei eskubide urraketen aurrean arduraz jokatzeko eskatzen diegu. 

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...